BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola 1948an sortu zen eta erreferentziako heziketa zentroa da Euskal Herrian. Hezkuntzako profesionalak prestatzen ditugu: 0 eta 6 urte, eta 6 eta 12 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntzak batez ere.

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolaren 75. urteurrena

Eskolak 75 urte betetzen ditu 1948an Erakunde Teresiarrean bere ibilbidea hasi zuenetik. 1973an Elizbarrutiak bere gain hartu zuen titulartasuna, Unibertsitate Eskola bihurtuz, prestakuntza eta lanbide bat goi mailara igotzeko. Historia honetan zehar, Begoñako Andra Marin Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestatu dira, ikasketa-plan desberdinekin eta testuinguru eta errealitate historiko desberdinetan.

1983an unibertsitate eskola moduan 10 urte bete zituenean, orduan Gotzain laguntzaile zen Juan Maria Uriartek, unibertsitate eskolaren ikasturte hasierako ekitaldian esandako moduan, gure Eskola “zerbitzu bokazioarekin sortu zen, herriari, kulturari eta hizkuntzari emana”. Eta horretan jardun izan dute hainbat lankidek egunez egun orain duguna eta garena eraikitzen.

Urtemuga eta ospakizun hau aukera bikaina dira Eskolaren ibilbideaz gogoeta egin, egindakoaz ikasi eta etorkizunari gogotsu eta indarberrituta begiratzeko.

Lehen Hezkuntzako gradua

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 140 da.

Haur Hezkuntzako gradua

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da.

Gradu bikoitza Haur eta Lehen Hezkuntzan

BAM Unibertsitate Eskolak Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza edo Curriculumean Sakontzea aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 10 da.

Nazioarteko programak

BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.

BAM, Mugarik gabeko eskola

AZKEN ALBISTEAK

Roberto Mielgo BAMeko irakaslea hitzaldia emateko gonbidatuta “Eleaniztasun estrategian bidea egiten: aukerak eta erronkak” Mintegian

Aurreko larunbatean, abenduaren 2an, Roberto Mielgo BAMeko irakasleak Sabino Arana Fundazioak antolatutako “Eleaniztasun estrategian bidea egiten: aukerak eta erronkak” Mintegian parte hartu zuen, fundazioaren egoitzan.

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolaren 75. urteurrena

Historia honetan zehar, Begoñako Andra Marin Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestatu dira, ikasketa-plan desberdinekin eta testuinguru eta errealitate historiko desberdinetan.

Amaia Jauregi BAMeko irakasleak doktore-tesia aurkeztu du

Azaroaren 22an Amaia Jauregi BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Bienestar psicosocial de las personas sordas izenburupean, eta Bikain “Cum Laude” kalifikazioa jaso zuen.

A25: Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola osatzen duen hezkuntza komunitateak bat egin nahi izan du Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunean. Irakasle eskola garen aldetik, badakigu garrantzitsua dela ikasleei genero-indarkeriaren kontra eta berdintasunaren alde heztearen garrantzia eta balioa helaraztea.