Unibertsitateko orientazio-zerbitzua

Zerbitzu honen helburua hauxe da: ikasleak laguntzea beren prestakuntzan eta unibertsitatera moldatzeko prozesuan  eta graduko ikasketetan zehar garapen pertsonala ahalbidetu dezaketen arloetan ere orientatzea.

Honako hauek dira Orientabide Zerbitzuaren zereginak:

  • Tutoretza Plana koordinatzea.
  • Ikasleen ikasketa prozesua hobetzeko baliabideak eskaintzea.
  • Azken mailako ikasketak jarraitzeko orientazio akademikoa eta lan-orientazioa ematea
  • Ikasketa arazoak zein arazo pertsonal, sozial edota familiakoak dituzten ikasleei aholkua ematea. Kontsultak konfidentzialtasun osoz kudeatuko dira.

Arduraduna

Naroa Etxabe Abajo