Tutoretza plana

Tutoretza planak ikasle berriek unibertsitaterako moldaketa prozesua erraztea bilatzen du, orientazioaren bidez ikasketa prozesua hobetzeko.

Ikasle bakoitzari tutore bat esleituko zaio bere graduko prestakuntzan zehar. Tutore horrekin hainbat gai landuko ditu taldeka zein bakarka antolatutako saioetan. Taldekako saioetan unibertsitateari dagozkion gai orokorrak landuko dira: besteak beste, kudeaketa akademikoko araudia, lanaren planifikazioa edo ikaslearen intereseko beste arlo batzuk.

Bakarkako saioetan ikaslearen ikasketa prozesua ebaluatzeko erabiliko dira, edota ikasleak beharrezkoa ikusten duenean.

Tutoretza Planak laugarren mailako ikasleentzako laneratze-orientabidea ere aurreikusten du horretarako berariaz diseinatutako prestakuntza jardueren bidez.