Liburutegia

BAMeko liburutegia baliabide gune bat da, ikaskuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta Eskolaren funtzionamendu eta kudeaketa orokorrarekin zerikusia duten jardueretara zuzenduta dagoena.

Eraikinaren lehenengo solairuan dago kokatuta, eta guztira 358 m2 ditu, irakurketarako, ikasketarako eta taldekako lanerako gelatan banatuta; sarbide libreko funts bat du, 30.000 bolumen baino gehiago dituena zenbait euskarritan, eta baita 200 aldizkari-titulu baino gehiago ere, horietako 100 harpidetza irekiarekin.

LIBURUAK EROSTEKO

BAMeko liburutegirako liburuak erosteko iradokizunak.