Laneratzea

LAN ESKAINTZA

Lanpostuaren deskribapena:

• Taldea: Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala
• Azpitaldea: Administrazioko pertsonala
• Kategoria: Atalburua
• Dedikazioa: Osoa. 1630 lan ordu urteko
• Atxikipen saila: Idazkaritza Akademikoa
• Kontratuaren izaera eta iraupena: Erreleboko kontratua, lau urteko iraupenekoa.

Bete beharreko baldintzak

• Titulazioa: Enpresa zientzietan edo Ekonomian lizentziatu edo graduatua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua edo graduatua, edo antzeko titulazio ofiziala.
• Hizkuntzak: EUSKARA (HEEEBko C1 bat maila EGA edo titulu baliokidearekin egiaztatuta).
• Kudeaketa arloan gutxienez 5 urteko esperientzia.

Kontuan hartuko da

• Hezkuntza zentroen kudeaketa akademiko eta administratiboan esperientzia
• Errenta aitorpen konplexuak egiten eta gainbegiratzen esperientzia izatea.
• Ingelesa: HEEEBko B2 maila (First Certificate) edo altuagoa
• Taldeen koordinazioan esperientzia.

Informazio gehigarria

Lan hautaketa honetan parte hartu nahi duten pertsonek bere Curriculum Vitae-a bidali beharko dute emailez edo ohiko postaz:

Email: secretaria@bam.edu.es

Ohiko postaz:
BAM
Ref: IDA2016
Barrainkua 2
48009 Bilbao (Bizkaia)

Eskabideak aurkezteko epea: 2016eko abenduaren 14ra arte.

BAM-i buruz

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate eskola erreferentziako zentroa da Euskal Herrian, eta Elizbarrutiko titulartasuna duen erakundea da. Horregatik, bere kristau izaerari dagokionez, justizia, berdintasuna, elkartasuna, parte-hartzea eta irekitasuna bezalako baloreak proposatu eta garatzen ditu.

Euskal kulturan sustraituta dago eta haren garapena indartzen laguntzen du ikuspegi ireki eta pluralarekin. Unibertsitate-komunitate hau osatzen duten profesionalak gizarte eta hezkuntza testuinguru honetan gertatzen ari diren gorabeherei adi bizi dira, konprometituta eta modu ekintzailean inplikatuta daude, eta hezkuntza arloan bikaintasuna lortzeko eta gizartea eraldatzeko diziplinarteko ikuspegiarekin lan egiten dute.

Eskolak hauxe eskaintzen du:
• hasierako prestakuntza indibidualizatua, maisu-maistren testuinguru profesionaleko beharrei modu sortzaile eta eraginkorren eragiteko gai izan daitezen.
• etengabeko prestakuntza, lanean ari diren irakasleei.
• ikerketa didaktiko aplikatua, hezkuntza arloko ikastetxe eta erakundeekin lankidetzan

Gaur Egungo Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, 1948an sortutako Nuestra Señora de Begoña Irakasle Eskolaren oinordekoa da. 1978an, jadanik Unibertsitate Eskola bihurtuta eta Bilboko Elizbarrutiaren titulartasunaren pean, Bilboko Unibertsitatera atxiki zen (gaur egungo UPV/EHU). 1973 eta 1993 urteen artean bere jarduera akademikoa Derioko Seminarioren eraikinean garatu zuen, eta horrek eragin du “Derioko Magisteritza Eskola” bezala ezagutua izatea. 1993-1994 ikasturtean Eskola gaur eguneko egoitzara aldatu zen, Bilboko Barrainkua kaleko 2ra.

2009-2010 ikasturtetik aurrera BAM Deustuko Unibertsitatera atxikita egotera pasatu zen eta Goi Hezkuntzako Europar Eremura moldatutako tituluak eskaintzen hasi zen. Gaur egun Gradua Lehen Hezkuntzan eta Gradua Haur Hezkuntzan eskaintzen ditu.

Hurrengo eskaintza