Informatika baliabideak

Wifi: eduroam

Zer da eduroam?

Eduroam (education roaming nozioaren kontrakzioa) arlo akademikoan eta ikerketa arloan mugikortasun segurua izateko sortu den zerbitzua da, mundu osoan erabiliko dena.

Zerbitzu honen bidez, bertan parte hartzen duten erakundeetako ikasleek, ikertzaileek eta gainontzeko langileek Internetera konektatzeko aukera izango dute beren campusean,

bai eta beste erakunde parte-hartzaile batzuk bisitatzera doazenean ere, edozein aparatu mugikor erabiliz, hala nola, ordenagailu eramangarriak, PDAk edo smartphoneak.

Informazio gehiago dago eduroamen orri ofizialean eta Espainiako eduroamen orri ofizialean.

Nork erabili dezake?

Eskolako txartela duen edozein kidek erabil dezake hari gabeko sare hori, bai eta eduroamen afiliatuta dagoen edozein erakundeko kidek.

Era berean, eskolan aldi baterako lana edo lankidetza egiten ari diren pertsonek ere sarrera izan dezakete. Horretarako, eskolako kide batek WIFIrako erabiltzaile gonbidatuaren kontua eskatu beharko du.

Ze iraungitze-epe dauka WIFIko kontuak?

Bai irakasleentzat, zerbitzuetako langileentzat zein langile laguntzaileentzat, Wifi kontuaren erabilgarritasun aldia honako hau izango da: zerbitzu hori altan ematen den unean hasita, Eskolarekiko lan-harremana edo harreman-akademikoa amaitzen denera arte.

Ikasleek, ordea, beti izango dute erabilgarri Opendeustoko kontua eduroamen sartzeko; izan ere, kontu horren erabilgarritasuna amaigabea da.

Ba al dago Wifi erabiltzeko mugarik?

Bat ere ez. Internauten komunitatean begirunezko jokabidea izatea izango da baldintza bakarra.

Nola funtzionatzen du?

Ikaslea bazara eta wifi eduroam sarera konektatu nahi izanez gero, BAMen zein eskolatik kanpo, zure konexio datuak Opendeustora bidaliko dira modu seguruan, sarera sarbide baimendua izateko.

Irakasleei dagokienez, BAMetik kanpora wifi batera konektatu nahi izanez gero, zure konexio-datuak modu seguruan bidaliko dira BAMera, une horretan zauden erakundeko wifi sarea erabiltzeko baimena izateko. BAMen egonez gero, prozesua sare lokalaren bidez egingo da.

Erabiltzailea eta pasahitza

Irakasleak

  • Erabiltzailea: {BAMeko emaila} -> {irakaslearenemaila}@bam.edu.es
  • Pasahitza: {sistemako pasahitza}

Ikasleak

  • Erabiltzailea: {ikaslearen OpenDeusto email helbidea} -> {OpenDeusto logina}@opendeusto.es
  • Pasahitza: {OpenDeusto pasahitza}

Konfigurazioa

Eduroam konfiguratzeko eduroam CAT erabiltzea gomendatzen da (Configuration Assistant Tool). Instalatzailea cat.eduroam.org orghelbidean aurkituko duzu.

Instalatzailea deskargatzeko, jarraitu pausu hauekI:

  • Aukeratu zein taldetakoa zaren, “Ikaslea” edo “Irakaslea”
  • Aukeratu zein sistema eragiletan edo plataformatan konfiguratu nahi duzun eduroam

Konfigurazioa egiteko gidak

Zure gailua/plataforma ez balego eduroam CAT-en erabilgarri, hemen plataforma hauetatik eduroamen konektatzeko gidak aurkituko dituzu:

Hemen azaltzen ez den gailu edo plataforma batean konfiguratu baduzu eduroam, bidali, mesedez, zer pausu jarraitu behar den, pantaila-kaptura eta guzti, ahal dela.

 

Ziurtagiria Windows-en instalatzeko

  1. Deskargatu ziurtagiria.
  2. Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu “Instalatu ziurtagiria”.
  3. Jarraitu prozesua, harik eta “Inportazioa behar bezala egin da” oharra azaldu arte.

Inprimatzeko sistema

BAMeko ikasleek PAPERCUT sistemaren bidez inprimatu, fotokopiatu eta eskaneatzeko aukera daukate erabileraren arabera ordainduta.