Aulatecnia

AULATECNIA guneak 2.0 ikasgelaren baliabide guztiak ditu, hala nola, arbela digital interaktiboa, 25 ordenagailu portatil, ikasgelako zerbitzaria, irakaslearen ordenagailua eta berariazko sofwarea. Baliabide honek ikas-irakaskuntza prozesuen berrikuntza bideratzeko pizgarria izan nahi du, gaur egungo hezkuntzaren beharrizanei erantzuteko.

Ikasgela honen xedea hausnarketa gunea bihurtzea da, hezkuntzako profesionalen topagunea izatea IKTek hezkuntzaren berrikuntzari eskaintzen dizkioten ekarpenei buruzko esperientziak partekatzeko. Horretarako eskola 2.0 ereduko ikasgela baten itxura eta baliabideak eskuragarri ditu, ikastetxeetan aurkitu daitezkeen modu beretsuan.

BAMeko ikasleentzako AULATECNIAk hezkuntzaren berrikuntzari IKTek egiten dioten ekarpena ulertzeko baliabideen biltegia da, ezagutza arlo desberdinetako esperientziak jasotzen dituena.