Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 140 da Lehen Hezkuntzako Graduan. Ikasturte bakoitzean titulazioak duen eskaria eta eskaintzaren arteko proportzioaren arabera, BAMek sartzeko irizpide osagarriak edo sarbide frogak jartzeko aukera gordetzen du.

Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea 6 eta 12 urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko gaitasunak eskainiz. Irakaskuntza presentziala da, eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituztegradua lortzeko.
Halaber, ikasleek aukera dute beraien ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateetan egiteko, ospe handiko hainbat zentrorekin eskolak dituen elkarlanerako hitzarmenei esker. Egonaldi hauen helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:
- Atzerriko hizkuntzak hobetzea.
- Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
- Pertsona arteko eta kultur arteko komunikazioa hobetzea.
INFORMAZIO GEHIAGO
BAMek EAEko hezkuntza sare nagusiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu, hala nola, Haurreskolak Partzuergoa, Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea, eta Eskola Publikoen sarea. Hitzarmen horiek urtero berritzen dira, eta eurei esker ikastetxe bakoitzarekin kudeatzen da behar diren praktiketako plaza kopurua. Bestalde, BAMek eskola praktikak beste europar herrialdeetako eskola eta ikastetxeetan egiteko akordioak ere sinatu ditu.
ATAZEN DESKRIBAPENA
Lehen Hezkuntzako graduko ikasleek 42 ECTS egin behar dituzte, guztira, praktiketan, eta graduko 2. mailan eta 4. mailan egiten dira.
- Lehen praktikaldia (Practicum I) bigarren mailako bigarren seihilekoan egiten da, eta praktikaldiaren amaieran bi txosten egin behar dituzte ikasleek: batetik, ikastetxearen funtzionamendu eta antolaketaren azterketa, eta, bestetik, gelaren funtzionamenduari buruzko ezaugarri soziopedagogikoak eta didaktikoak.
- Bigarren praktikaldia (Practicum II eta Practicum II-Aipamena, 18 eta 12 ECTS, hurrenez hurren) graduaren laugarren mailako lehenengo seihilekoan egiten dute ikasleek. Praktikaldi honen helburua gelarako esku-hartzea diseinatu eta praktikan jartzea da. Esku-hartze bi diseinatu beharko dituzte ikasleek, bata, aipameneko ezagutza arlo bati dagokiona eta, bestea, ezagutza arlo orokor bati lotua.
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak) 12. artikuluan arautzen duenez, graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin eta defendatu beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta haren bidez tituluaren gaitasun orokorrak eta berariazkoak barneratu eta ebaluatuko dira.
Gradu Bukaerako Lanean ikasleak proiektu, txosten edo azterlan bat egin beharko du, originala, tutore baten gidaritzapean. Tutorea, besteak beste, orientatzailea eta laguntzailea izango da ikasketa prozesuan.
Gradu Bukaerako Lanaren matrikula egiteko, Practicum I gaindituta izan beharko da eta BAMen Arautegi Akademikoan ezarritako baldintzak (3. kapitulua, 4. artikulua, 7. puntua) bete beharko dira: hau da, Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako Graduaren nahitaezko ikasgai guztiak gaindituta izatea edo haietan aldi berean matrikulatuta egotea.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
- Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
- Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
- Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
- Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
- Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.
Berariazko gaitasun hauek, abenduko ECI/3857 aginduarekin bat datoz:
- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
- Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.
Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketek lehen hezkuntzako etapan irakasle gisa jarduteko gaitasuna ematen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatuetan.
Lehen Hezkuntzako irakaslea, elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:
- Materiak eta moduluak programatu, eta ikasleen ikasketa prozesua ebaluatu.
- Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
- Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatu.
- Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu, ikertu eta berritu.
MODULUAK ETA MATERIAK
Jarraian aurkituko duzu Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketa plana, Atzerriko Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza, Curriculum-Sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin, ECTS kredituetan, eta materia motaren arabera sailkatuta.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
MODULUA 1 - OINARRIZKO PRESTAKUNTZA - 60 ECTS -
MATERIA 1. | 18 ECTS |
Ikasketa eta Nortasunaren Garapena (Psikologia)
1.1. Hezkuntzaren Psikologia| 6 ECTS |
1.2. Garapenaren Psikologia | 6 ECTS |
1.3. Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak | 6 ECTS |
MATERIA 2. | 18 ECTS |
Hezkuntz Prozesuak eta Testuinguruak (Hezkuntza)
2.1. Didaktika Orokorra | 6 ECTS |
2.2. Ikerketa Metodoak eta Teknikak | 6 ECTS |
2.3. Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTS |
MATERIA 3. | 24 ECTS |
Gizartea, Familia eta Eskola (Hezkuntza)
3.1. Hezkuntzaren Antropologia eta Historia | 6 ECTS |
3.2. Familia eta Eskola | 6 ECTS |
3.3. Gizartea eta Eskola | 6 ECTS |
3.4. Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen Arteko Elkarrizketa | 6 ECTS |
MODULUA 2. Arloen Didaktika - 100 ECTS -
MATERIA 4. | 12 ECTS |
Zientzia Esperimentalak
4.1. Natur Zientziak eta bere Didaktika I | 6 ECTS |
4.2. Natur Zientziak eta bere Didaktika II | 6 ECTS |
MATERIA 7. | 30 ECTS |
Hizkuntzak
7.1. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak | 6 ECTS |
7.2. Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika I | 6 ECTS |
7.3. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak II | 6 ECTS |
7.4. Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika II | 6 ECTS |
7.5. Hizkuntzen Trataera Bateratua | 6 ECTS |
MATERIA 5. | 18 ECTS |
Gizarte Zientziak
5.1. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I | 6 ECTS |
5.2. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika II | 6 ECTS |
5.3. Etika | 6 ECTS |
MATERIA 8. | 12 ECTS |
Musika, Plastika eta Ikus-Hezkuntza
8.1. Hizkuntza Plastiko, Bisual eta Musikala | 6 ECTS |
8.2. Hezkuntza Artistikoa eta bere Didaktika | 6 ECTS |
MATERIA 6. | 22 ECTS |
Matematika
6.1. Matematika eta bere Didaktika I | 6 ECTS |
6.2. Matematika eta bere Didaktika II| 6 ECTS |
6.3. Matematika eta bere Didaktika III | 6 ECTS |
6.4. Matematika eta bere Didaktika IV | 4 ECTS |
MATERIA 9. | 6 ECTS |
Gorputz Hezkuntza
9.1. Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika | 6 ECTS |
MODULUA 3. PRACTICUM - 50 ECTS -
MATERIA 10. | 66 ECTS |
Praktikak
10.1. Praktikak I | 12 ECTS |
10.2. Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS |
10.3. Praktikak II – Aipamena: Gorputz Hezkuntza | 12 ECTS |
10.4. Praktikak II – Aipamena: Atzerriko Hizkuntza (Ingelera) | 12 ECTS |
10.5. Praktikak II – Aipamena: Curriculumean Sakontzea | 12 ECTS |
MATERIA 11. | 8 ECTS |
Gradu Bukaerako Lana
11.1. Gradu Bukaerako Lana | 8 ECTS |
MODULUA 4: AIPAMENAK - 30 ECTS -
MATERIA 12. | 30 ECTS |
Atzerriko Hizkuntza (Ingelera) Aipamena
12.1. Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika I | 6 ECTS |
12.2. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat II | 6 ECTS |
12.3. Baliabide Didaktikoen Erabilera Kreatiboa Lehen Hezkuntzako Gelan | 6 ECTS |
12.4. Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika II | 6 ECTS |
12.5. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat II | 6 ECTS |
MATERIA 13. | 30 ECTS |
Mención Educación Física
13.1. Didáctica de la Educación Física | 6 ECTS |
13.2. Expresión Corporal y Comunicación | 6 ECTS |
13.3. Juego y Deporte | 6 ECTS |
13.4. Salud Corporal | 6 ECTS |
13.5. Competencia Motriz | 6 ECTS |
MATERIA 14. | 30 ECTS |
Curriculumean Sakontzea Aipamena*
14.1. Zientzien Diziplinarteko Ikaskuntzarako Metodo Aktiboen Laborategia | 6 ECTS |
14.2. Errealitatearen Diziplinarteko Ikuspegia | 6 ECTS |
14.3. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa | 6 ECTS |
14.4. Tutorearen Funtzioa | 6 ECTS |
14.5. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat I | 6 ECTS |
*Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleek aipamen hau baino ezin dute aukeratu
MODULUA 5: TEOLOGIA KATOLIKOA ETA BERE PEDAGOGIA (DECA) - 24 ECTS -
MATERIA 15. | 24 ECTS |
Teologia Katolikoa eta bere Pedagogia
15.1. Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen arteko Elkarrizketa | 6 ECTS |
15.2. Kristau Mezua | 6 ECTS |
15.3. Eliza, Sakramentuak eta Morala | 6 ECTS |
15.4. Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 6 ECTS |
IKASGAIAK
Jarraian aurkituko duzu Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketa planaren ikasgaiak, seihilekoetan banatuta. Gainera, inglesez eta gaztelaniaz ematen diren kurtsoak ere daude.
LEHEN HEZKUNTZA 1. MAILA
Lehen seihilekoa
SOCIEDAD Y ESCUELA
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Carlos García de Andoin
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK I
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Jaione Ibarra Atutxa – Ane Ortega Etcheverry
HEZKUNTZAREN ANTROPOLOGIA ETA HISTORIA
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Iñigo Arteatx Uriarte – Irene Gantxegi Madina
Bigarren seihilekoa
ADIERAZPEN PLASTIKOA, BISUALA ETA MUSIKALA
| 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
Jorge Txana Barón – Pello Ulazia Ibarzabal
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
Lehen seihilekoa
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK II
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Roberto Mielgo – Maria Dolores Sánchez Ojanguren
Bigarren seihilekoa
TRADICIONES SOCIOCULTURALES Y DIÁLOGO INTERRELIGIOSO
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Pilar de Miguel Fernández
PRAKTIKAK I
| 12 ECTS | Descargar PDF |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
LEHEN HEZKUNTZA 3. MAILA
Lehen seihilekoa
ENGLISH FOR PRIMARY TEACHERS I
| Mención: lengua extranjera | 6 ECTS | Descargar PDF |
Maria Jesús Anakabe Onaindia
HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA II
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Miren Agur Meabe Plaza
EDUCACIÓN ARTÍSTICA Y SU DIDÁCTICA
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Pello Ulazia Ibarzabal – Jorge Txana Barón
ERREALITATEAREN DISZIPLINARTEKO IKUSPEGIA
| Mención: profundización curricular | 6 ECTS | Descargar PDF |
Iñigo Arteatx Uriarte
EL MENSAJE CRISTIANO
| DECA | 6 ECTS | Descargar PDF |
Pilar de Miguel Fernández
Bigarren seihilekoa
HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA
| 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
Ane Ortega Etcheverry – Jaione Ibarra Atutxa
CREATIVE USE OF TEACHING RESOURCES IN THE PRIMARY CLASSROOM
| Mención: lengua extranjera | 6 ECTS| PDFa Deskargatu |
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
GORPUTZ HEZKUNTZAREN DIDAKTIKA
| Mención: educación física | 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
Yolanda Santeodoro Egia
FOREIGN LANGUAGE TEACHING I
| Mención: lengua extranjera | 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
Ane Ortega Etcheverry
GORPUTZ ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA
| Mención: educación física | 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
June Kortazar Zabala
ENGLISH FOR SCIENCE TEACHERS
| Mención: profundización curricular | 6 ECTS | PDFa Deskargatu
Maria Jesús Anakabe Onaindia
LA IGLESIA, LOS SACRAMENTOS Y LA MORAL
| Solo DECA | 6 ECTS | Descargar PDF |
Angel María Unzueta Zamalloa
LEHEN HEZKUNTZA 4. MAILA
Lehen seihilekoa
PRAKTIKAK II – OROKORRA
| 18 ECTS | Descargar PDF |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
PRAKTIKAK II – AIPAMENA: CURRICULUMEAN SAKONTZEA
| 12 ECTS | Descargar PDF |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
PRAKTIKAK II – AIPAMENA: ATZERRIKO HIZKUNTZA
| 12 ECTS | Descargar PDF |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
PRAKTIKAK II – AIPAMENA: HEZIKETA FISIKOA
| 12 ECTS | Descargar PDF |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
Bigarren seihilekoa
ENGLISH FOR PRIMARY TEACHERS II
| Mención: lengua extranjera | 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
FOREIGN LANGUAGE TEACHING II
| Mención: lengua extranjera | 6 ECTS | PDFa Deskargatu |
Maria Jesús Anakabe Onaindia
FUNCIÓN TUTORIAL
| Mención: profundización curricular | 6 ECTS | Descargar PDF |
Roberto Pilar Alberdi
ERLIJIOAREN DIDAKTIKA ETA PEDAGOGIA ESKOLAN
| IGEA | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Txemi Aranburu ***- Juanjo Leanizbeaskoa Aguirre
INCOMING IKASGAIAK
COURSES IN ENGLISH
Lehen seihilekoa
Bigarren seihilekoa
CREATIVE USE OF TEACHING RESOURCES IN THE PRIMARY CLASSROOM
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
COURSES IN SPANISH
Lehen seihilekoa
SOCIEDAD Y ESCUELA
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Vicente Huici Urmeneta
Bigarren seihilekoa
TRADICIONES SOCIOCULTURALES Y DIÁLOGO INTERRELIGIOSO
| 6 ECTS | Descargar PDF|
Pilar de Miguel Fernández
COMPETENCIA MOTRIZ
| 6 ECTS | Descargar PDF |
Yolanda Santeodoro Egia
LABORATORIO DE MÉTODOS ACTIVOS PARA EL APRENDIZAJE INTERDISCIPLINAR
| 6 ECTS | Descargar PDF |