BAMek neurriak hartuko ditu jarduera akademikoari bere osotasunean eusteko

Ikasle estimatua:

Lehenik eta behin, espero dut ahal den neurrian, behintzat, zuok eta zuen familiak ondo egotea. Coronavirusak sortu duen egoera honetan, Eskolan beharrezko neurriak hartu dira jarduera akademikoari bere osotasunean eusteko, ahalik eta aldaketarik txikienak eginda, eta betiere osasun agintariek emandako gidalerroak betez.

Hori dela eta, hurrengo egunetan mezu bat jasoko duzu 2019-2020 ikasturte honetan amaierara arte, irakaskuntza jarduera aurrera eramateko hartuko diren neurri guztien berri emanez.

Aurrez eskertzen dugu bizi dugun egoera honetan erakutsi duzuen eroapena eta ulerkortasuna.

Ondo izan.