HH. ETA LH. 2. MAILAKO IKASLEENTZAKO NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMEN INFORMAZIO BIILERA AZAROAREN 25ean

Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntzako Graduko 2. mailako ikaslea, eta datorren ikasturtean atzerriko unibertsitate baten ikasi nahi baduzu, zatoz azaroaren 25ean, goizeko 11.10ean, 408. gelan egingo den nazioarteko programen inguruko informazio bilerara. Bilera honetan emango den informazio guztia ezinbestekoa da mugikortasun eskaera bat egiteko.

EGUNA: 2018-11-25 (ostirala).
ORDUA: 11:10etik 13:00etara.
GELA: 408.

Batzar horretan zure ikasketak burutzeko aukeratu ditzakezun atzerriko unibertsitateen inguruko informazioa emango zaizu, eskaera egiteko prozedura azalduko zaizu eta diru-laguntzen berri ere izango duzu.