Zergatik Begoñako Andra Mari?

Atzerriko unibertsitateekin ditugun hitzarmenei esker, BAMeko ikasleek aukera dute beste hezkuntza-sistema batzuk ezagutzeko eta haien ikuspegi osoago bat garatzeko; bide beretik, aukera dute beste hizkuntza batzuetan duten gaitasuna hobetzeko, dela ikasiz dela praktikak eginez beste herrialde batzuetako unibertsitate eta eskoletan.

Arreta pertsonalizatua eskainiko dizun zentro txiki baten bila bazabiltza, BAM da zure tokia.

Begoñako Andra Marin 40 urte inguru daramatzagu irakasleak prestatzen, eta haiek, era berean, ehunka ikasle prestatu dituzte gure lurraldean. Egunero egiten dugu lan, gure ikasleei prestakuntza praktikoa eta berritzailea eskaintzeko, hezkuntzarekin etengabeko kontaktuan dagoena.

BAM eskola txiki bat da, euskal kulturaren alde diharduena; horrez gain, bere izaera kristautik, ikasketa-esperientziak jartzen ditu ikasleen esku, haiek errealitate sozialaz duten ikuspegia kontrastatu eta zabaltzeko, eta errealitate hori eraldatzeko.