Aurrematrikula presentziala

Sartzeko eskaera aurkeztea

NOIZ EGIN SARRERA ESKAERA

  • 1. deialdia: Urtarrilaren 21etik martxoaren 15era
  • 2. deialdia: Martxoaren 20tik maiatzaren 10era
  • 3. deialdia: Maiatzaren 13etik ekainaren 14ra
    *Komeni da eskaera lehen aldian egitea, martxoaren 15a baino lehen.

PRESTATU DOKUMENTAZIOA

  • 1. Indarrean dagoen NANaren fotokopia. Pasaportea atzerritarrentzat soilik (Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du)
  • 2. Aurretik ikasitakoa…
    2.1. Batxilerra ikasi baduzu:
    -DBHko 4. mailako noten agiri akademikoa edo atzerriko baliokidea,
    -Batxilergoko 1. maila osokoena edo atzerriko baliokidea.
    -Batxilergoko 2. Mailakoa, eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioena edo atzerriko baliokideena.
    2.2. LHko goi mailako ziklo bat ikasi baduzu:
    Zikloko mailetako ziurtagiri akademikoa
    2.3. Sarrerako beste modalitate batzuetarako, kontsultatu sartzeko jarraibideetan zein dokumentazio eskatzen den.
  • 3. Norberaren merezimenduak: hizkuntzak, kirolak, musika…
  • 4. Eskaera aurrez aurre egiten baduzu, eskaeraren inprimakia sinatuta ere erantsi beharko duzu (sinadura originala)

Hautaketa eta erabakia

Hautagaiak onartzeko, honako puntuak hartuko dira kontuan:

  • Ikasketa-espediente osoa.
  • Hizkuntza-profila
  • Curriculumari loturik aurkeztutako dokumentuak
  • Sarbide-probak*: titulazioarekin lotutako eskaera eta eskaintzaren arabera, BAMek erabaki dezake sarrera-probak egitea edo onarpen-irizpide osagarriak baliatzea.

BAMek ez du ezartzen sarbide-notarik; nota urterik urte egokituko da, eskatzaileen batez besteko notaren arabera.