Aurrematrikula

Sartzeko eskaera aurkeztea

Behar diren inprimakiak beteta, NAN edo pasaportearen kopiarekin batera, zehaztutako epean entregatuko dira eskolako idazkaritzan.

Hautaketa eta erabakia

Hautagaiak onartzeko, honako puntuak hartuko dira kontuan:

  • Ikasketa-espediente osoa.
  • Hizkuntza-profila
  • Curriculumari loturik aurkeztutako dokumentuak
  • Sarbide-probak*: titulazioarekin lotutako eskaera eta eskaintzaren arabera, BAMek erabaki dezake sarrera-probak egitea edo onarpen-irizpide osagarriak baliatzea.

BAMek ez du ezartzen sarbide-notarik; nota urterik urte egokituko da, eskatzaileen batez besteko notaren arabera.

DATA GARRANTZITSUAK

2018-2019 ikasturterako matrikulatzeko eskaera

1. DEIALDIA
2018ko urtarrilaren 22tik – apirilaren 13ra

2. DEIALDIA
2018ko apirilaren 16tik – maiatzaren 25era

3. DEIALDIA

2018ko maiatzaren 28tik – ekainaren 15era

Komeni da eskaera lehen aldian egitea, apirilaren 13 baino lehen.