Aurrematrikula online

SARTZEKO ESKAERA OSATU

Online sarrera eskaera, eskatzen den dokumentazioarekin batera, hurrengo epeetan bete behar da:

  • 1. deialdia: Urtarrilaren 21etik martxoaren 15era
  • 2. deialdia: Martxoaren 20tik maiatzaren 10era
  • 3. deialdia: Maiatzaren 13etik ekainaren 14ra
    Komeni da eskaera lehen aldian egitea, martxoaren 15a baino lehen

PRESTATU DOKUMENTAZIOA

  • 1. Indarrean dagoen NANaren fotokopia. Pasaportea atzerritarrentzat soilik (Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du)
  • 2. Aurretik ikasitakoa…
    2.1 Batxilerra ikasi baduzu:
    -DBHko 4. mailako noten agiri akademikoa edo atzerriko baliokidea,
    -Batxilergoko 1. maila osokoena edo atzerriko baliokidea.
    -Batxilergoko 2. Mailakoa, eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioena edo atzerriko baliokideena.
    2.2. LHko goi mailako ziklo bat ikasi baduzu:
    Zikloko mailetako ziurtagiri akademikoa
    2.3 Sarrerako beste modalitate batzuetarako, kontsultatu sartzeko jarraibideetan zein dokumentazio eskatzen den.
  • 3. Norberaren merezimenduak: hizkuntzak, kirolak, musika…

SARRERA PROZESUA LINEAN

  • 1. Sartu Idazkaritza Birtualean
  • 2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.
    -1. Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
    -2. Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
    -3. Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
    -4. Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
    -5. Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
    -6. Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aulatic@deusto.es posta helbidera

  • 3. Egin eskaera linean
    -1. Sartu Idazkaritza Birtualean
    -2. Sartu zure NIUa eta pasahitza
    -3. Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den:
    -4. Aukeratu “Graduan izena ematea”
    -5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.
    -6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.
    *Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.
    **Garrantzitsua: Derrigorrezkoa da aldez aurretik zure dispositiboan deskargatutako eta betetako Kurrikulum vitae-a, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagiriak atxikitzea.
    7. Bete datu estatistikoak.
    8. Ondoren, leiho bat zabalduko zaizu onarpen probei buruzko informazioarekin.
    9. Berretsi eskaera.
    10. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (2 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi aurrematrikularako liburuxka edo idatzi aulatic@deusto.es posta helbidera.