Nork egin ditzake ikasketak?

BAMen ikas dezakete

BAMen ikas dezakete

  •  LOGSE Batxilergoan (edozein modalitatetan) ikasten dabiltzanek edo UBI edo IEEko ikasketak burutu dituztenek. BAMen ikasteko, unibertsitatera sartzeko probak (selektibitatea) gaindituta eduki behar dira.
  • Goi mailako heziketa-zikloetako titulua edo, indarreko legeriaren arabera, titulu baliokidea dutenek.

Beste hauek ere egin dezakete sartzeko eskaera:

  • Karrera aldatu nahi dutenek
  • Unibertsitateko titulua dutenek
  • EAEn 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu dutenek
  • EAEn 40 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu dutenek
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 45 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu dutenek
  • Unibertsitateko hezkuntza-mailarekin baliokidetutako edo homologatutako tituluren bat dutenek
  • Unibertsitateko ikasketa ofizialak atzerrian hasi eta Graduko ikasketak egiten jarraitu dutenek
  • Ministerioari homologazio-eskaera eginik, ezezko erantzuna hartu duten atzerriko tituludunek edo, baiezko erantzuna jaso arren, prestakuntza-osagarriak edo gaitasun-proba gainditzeko zehaztutako epea amaitu zaienek.

SARRERAKO PROFILA

Profil gomendatua: Lehen Hezkuntza

Ondoko zerrendan, Begoñako Andra Marin Lehen Hezkuntzako ikasketak egin nahi dituzten ikasleengan bilatzen diren ezaugarriak jasotzen dira. Ezaugarri horiek aintzat hartuko dira onartze-prozesuan.

  • Curriculumeko hizkuntzetan, gaitasun komunikatibo ona izatea eta gradua amaitzean, legeak ezartzen duen maila lortzeko konpromisoa hartzea -hau da, C1 euskaraz eta gaztelaniaz-. Hori dela eta, sartzeko, erreferentzia-maila B2 izango da hizkuntza bietan.
  • Ingelesari dagokionez, hizkuntza honetan ematen diren ikasgai eta moduluak egiteko maila izan behar da; B1 inguruan ikasle arrunten kasuan, eta B2 ingurukoa, Atzerriko Hizkuntzako aipameneko ikasleenean. Azken horiek C1 maila lortu beharko dute gradu-amaierarako.
  • Ikasketa-espediente ona izatea.
  • Hezkuntzarako bokazioa izatea, eta ahal dela, nolabaiteko esperientzia izatea arlo horretan.
  • Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Introspekziorako gaitasuna, norbere burua ezagutzeko prestasuna eta heldutasuna.

Titulazioan sartzeko eskaeraren arabera, BAMek irizpide osagarriak erabil ditzake ikasleak onartzeko. Horrela izanez gero,  irizpide horiek oinarri izango dituzte sartzeko gomendatzen den profilaren ezaugarri batzuk, hala nola, eskola-espedientea, hezkuntzarekiko interesa, hizkuntza-gaitasuna edo aipatutako beste batzuk.

Profil gomendatua: Haur Hezkuntza

Ondoko zerrendan, Begoñako Andra Marin Haur Hezkuntzako ikasketak egin nahi dituzten ikasleengan bilatzen diren ezaugarriak jasotzen dira. Ezaugarri horiek aintzat hartuko dira onartze-prozesuan.

  • Curriculumeko hizkuntzetan, gaitasun komunikatibo ona izatea eta gradua amaitzean, legeak ezartzen duen maila lortzeko konpromisoa hartzea -hau da, C1 euskaraz eta gaztelaniaz-. Hori dela eta, sartzeko, erreferentzia-maila B2 izango da hizkuntza bietan.
  • Ingelesari dagokionez, hizkuntza honetan ematen diren ikasgai eta moduluak egiteko maila izan behar da.
  • Ikasketa-espediente ona izatea.
  • Hezkuntzarako bokazioa izatea, eta ahal dela, nolabaiteko esperientzia izatea arlo horretan.
  • Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Introspekziorako gaitasuna, norbere burua ezagutzeko prestasuna eta heldutasuna.

Titulazioan sartzeko eskaeraren arabera, BAMek irizpide osagarriak erabil ditzake ikasleak onartzeko. Horrela izanez gero, irizpide horiek oinarri izango dituzte sartzeko gomendatzen den profilaren ezaugarri batzuk, hala nola, eskola-espedientea, hezkuntzarekiko interesa, hizkuntza-gaitasuna edo aipatutako beste batzuk.

EGRESATUAREN PROFILA

Lehen Hezkuntzako Egresatuaren Profila

Egresatuaren profilak bat egiten dut hezkuntza maila honetako arlo guztietan irakasteko gaitasuna duen orotariko irakaslearen profilarekin. Horrela, Lehen Hezkuntzako egresatua gai da:

  • Materialak eta moduluak pgramatzeko eta ikaslearen ikasketa prozesua ebaluatzeko
  • Ikasleen hezkuntza orientabide integrala egiteko, zerbitzu eta sail adituekin elkarlanean, hala behar izanez gero.
  • Ikasleen jarduera koordinatzeko, bai eta kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak ere, hala dagokionean
  • Familia, eskola eta gizartearen arteko elkarlana sustatzeko
  • Irakaskuntza prozesuak etengabe hobetzeko ikerketa eta berrikuntza lana egiteko

Lehen Hezkuntzako irakasleak bere prestakuntza osa dezake lan profil desberdinei dagozkion ondoko 4 aipamen hauekin:

Curriculum Sakontzea aipamena

Hezitzaile hauek tutoretza funtzioa, curriculumaren inguruko hausnarketa eta garapena,  programen diseinua eta metodologia aktiboak erabiltzeko prestatuta daude.  Era beran, jakintza arlo guztietatik baina batez ere gizarte zientzien arlotik eta natur zientzien arlotik errealitatearen konplexutasuna aztertu eta interpretatzeko gai dira.

Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) aipamena

Irakasle hauek gai dira bigarren hizkuntzaren eta hirugarren hizkuntzaren didaktikari buruzko ezagupen eta gaitasunak direla bide,  ingelesa eta ingelesez era eraginkorrean irakasteko. Irakasle hauek atzerriko hizkuntza (ingelesa) espezialitatean jarduteko gai dira, horrela jasotzen baita azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuan.

Gorputz Hezkuntza Aipamena

Irakasle hauek kirol jarduera fisikoaren irakaskuntzarako gai dira, prestakuntza honen bidez eskola jarduera fisikoaren arloko proiektuak proposatzeko eta ikasleen artean ohitura osasuntsuak, egonkorrak eta denboran irauten dutenak bulltzatzeko lan egingo dutelarik. Irakasle hauek gorputz hezkuntza espezialitatean jarduteko gai dira, horrela jasotzen baita azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuan.

Arte Hezkuntza Aipamena

Lehen Hezkuntzako ikasleengan kultur eta arte adierazpen anitzekiko gustua bai eta jolas eta sormenerako gaitasuna ere sustatzeko prestatuta dagoen hezitzailea da.

Haur Hezkuntzako egresatuaren profila

Egresatuaren profilak bat egiten du hezkuntza maila honetako esperientzia eremuetan irakasteko gaitasuna duen orotariko irakaslearen profilarekin. Horrela Haur Hezkuntzako  egresatua gai da:

Materialak eta moduluak programatzeko eta ikaslearen ikasketa prozesua ebaluatzeko

Ikasleen hezkuntza orientabide integrala egiteko, zerbitzu eta sail adituekin elkarlanean, hala behar izanez gero.

Ikasleen jarduera koordinatzeko, bai eta kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak ere, hala dagokionean

Familia, eskola eta gizartearen arteko elkarlana sustatzeko.

Irakaskuntza prozesuak etengabe hobetzeko ikerketa eta berrikuntza lana egiteko

Haur Hezkuntzako irakasleak bere prestakuntza osa dezake lan profil desberdinei dagozkion ondoko aipamen hauekin:

Artea eta Hezkuntza aipamena

Haur Hezkuntzako ikasleengan kultur eta arte adierazpen anitzekiko gustua bai eta jolas eta sormenerako gaitasuna ere sustatzeko prestatuta dagoen hezitzailea da.

Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra aipamena

Irakaskuntza eleanitza eta hizkuntzen irakaskuntzaren planifikazioa egiteko gai den hezitzailea, Haur Hezkuntzako aldiaren ikuspegi integraletik. Halaber, eskolan bigarren eta hirugarren hizkuntzaren jabekuntza bultzatzeko beharrezko trebetasun komunikatiboez baliatzeko gaitasuna dauka.