Unibertsitateko Pastoral Arloa

Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.

Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:

  • Gizarte elkartasunerako proiektuak bultzatzea, irakasleen zereginari lotuta: gizartean eta eskolan zailtasun egoeran bizi diren umeei eskola-laguntza emateko proiektuak, Ekuadorren lan-esperientziak izateko aukera, garapenerako hezkuntzaren arloan murgiltzeko aukera hegoaldeari begira; bilketa kanpainak; herri hezkuntzaren oinarrietan arakatzea, besteak beste.
  • Eskolaren kristau nortasunean oinarrituta, irakasle kristauaren izaera eta nortasunari buruzko hausnarketaguneak: zine foruma, hausnarketa mintegiak, otoitzerako tarteak, besteak beste.

Ikasleen parte-hartzea eta protagonismoa sustatu nahi dugu, errealitateko arazoak eraldatzeko hurbildu daitezen.

Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen bidez:  irakasleplus@bam.edu.es: irakasleplus@bam.edu.es

Koordinatzaileak: Amaia Jauregi eta Jone Ozerinjauregi

PARTE HARTZEN DU

Nahi duzu ekintza batean parte hartu edo proposamen bat egin? Kontsultatu jardueren foiletoa.

Elkartasuna

HAURTZARO PROGRAMA

Programa hau Bizkaiko Caritasek bultzatzen du. Programaren HELBURUA gizarteko bazterketaren aurka borrokatzea da, baina bereziki zailtasun egoeran bizi diren haurrei laguntza ematea: eskola-arazoetan laguntzeko, famili arloan, arlo sozialean, harremanetan, etab. Jarduera mota desberdinak egiten dira, eta arlo desberdinekoak:

Eskola laguntza arloan (etxeko lanetan lagundu umeei); denbora librearen arloan (jolasak sozializatzeko tresna moduan, denbora librea aprobetxatzeko aukerak eman …); osasuna (garbitasun ohiturak, elikadura ohiturak …); jokabide arauen arloan (abilezia sozialak bultzatu …). Programa hau aurrera eramateko boluntario askoren laguntza behar da eta pentsatu da eskola honetako ikasleok, hezitzaile moduan izango duzuen lanarengatik, interesatuta egon zaitezketela honelako esperientzia izaten.

Parte hartu nahi baduzu idatzi email honetara: mberlanga@caritasbi.org

Lotura interesgarriak

Bolunta

Boluntariotza eta parte hartze soziala bultzatzeko erakundea Unibertsitate arloan; UNIKIDE programaren bidez egiten da lan hori.

Uda Solidario, udarako elkartasun ekintza desberdinak bilatu nahi badituzu…BATEGIN duzu lekua! |+|Informazio gehiago hemen

Lotura interesgarriak

BILKETA KANPAINA CARITASEKIN LANKIDETZAN

Caritasekin lankidetzan, eta gizarte elkartasuna bultzatzeko bidean, bilketa kanpainak egingo dira ikasturtean zeha.

Lotura interesgarriak

ELKARTASUNEAN OINARRITUTAKO EKONOMIA BIDE BERRIAK

 

Nortasuna

JARDUNALDIAK IRAKASLEENTZAT. 2017ko OTSAILAREN 15 eta 16an ARRATSALDEKO 17:30etan BAMen:

“KONPROMISO EKO-SOZIALA ETA ESPIRITUALITATEA ESKOLAN. GUZTION ETXEA ZAINDU”

Epe ertainera, ezbairik gabeko erronka dugu lurra zaintzea, bazter eta aldi orotako gizaki guztion tokia baita.
Balio handiko tresna da hezkuntza, gure planetaren arazo sozial eta ekologikoari behar bezala erantzun ahal izateko. Ezin luzatu daitekeen zeregina da ikasleak bizitza-estilo jasangarri eta solidario batean heztea, eta bizitza-estilo hori ezin da gaur egun gizartean ezarrita dauden balio eta ohituretan oinarrituta egon.
“Laudato si” Frantzisko aita santuaren gonbidapen bat da; gonbidapena erabateko espiritualtasun ekologiko bat landu dezagun.
Jardunaldi hauek analisirako espazio bat izatea nahi dugu, esperientzia arrakastatsuak konpartitzeko, eta, denon artean, erantzun berriak bilatzeko.
Bertaratu nahi baduzu, eman izena honako esteka honetan klikatuz:

Jardunaldien Kartela deskargatzeko klikatu hemen.

Hegoaldeari begira

ELKARTASUN FUNTSA

Hegoaldearekiko lankidetza proiektuek gure elkartasuna bideratzeko aukera ematen dute pobretutako herrietako biztaleekin. Hegoaldean bizi diren pertsonen ezagutza zehatza izateko aukera ematen digute, euren egoerari buruzkoa, euren aberastasun eta beharrizanei buruzkoa. Hegoaldera hurbiltzea ahalbidetzen digute gure laguntza eskaintzeako, diruaren bdiez, hurbiltasunez, partekatuz… Gure ingurunera hurbiltzea ere ahalbidetzen digu, elkartasun mezu bat helarazteko, sentsibilizatzeko, mundua dagoen bidegabekeria salatzeko…

Dokumentu interesgarriak

Pachayachachick Hezkuntza Unitatea

Riobamban dago, eta nekazal eremuko sektoreak hezkuntza arloan bizi duen arazo eta bazterketari aurre egiteko erakundea da: prestakuntza arautua zein iraunkorra eskaini eta laguntza ematen die lekuko erakundeei, herri hezkuntzaren metodologian oinarrituta.

Eskolak egiten duen ekarpen ekonomikoarekin ezezik ekimenean parte hartu nahi duten guztien ekarpenarekin bultzatzen da proiektu hau.

Iparralde-Hegoale astea

Herri-hezkuntzako tailerraren bidez hezkuntza-esperientzia berriak ezagutu eta bizitzeko aukera eskaintzen dizugu.

Iparralde-Hegoale ikastaroa

Iparralde-Hegoalde elkartasun ekintzen eredu, lerro eta ekimen desberdinak ezagutu eta baloratzeko prestakuntza proposamena.