Aurkezpena

BAM-ek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAM-eko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.

Elkartruke esperientzia hauen helburu nagusia ikasleen formakuntza akademiko-profesionala hurrengo alderdietan indartzea da:

  • Atzerriko hizkuntza hobetzea.
  • Garapen profesionalerako aukera zabalagoa eskuratzea, bai alderdi praktikoan zein akademikoan.
  • Etorkizuneko maisu-maistrek Lehen hezkuntzan eta Haur hezkuntzan lan egiteko funtsezkoak diren konpetentzien garapena (talde-lana, beste batzuen arteko aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta solidaritatearen balioen garapena, besteak beste) nazioarteko trukearekin hobetzea.
  • Pertsonen arteko eta kulturarteko komunikazioaren hobekuntza.
  • Nazioarteko unibertsitateen arteko kolaborazio sareak indartu.