Kudeaketa eta izapideak

Hemen aipatzen diren izapideetako edozein egin aurretik, begiratu hemen prozedura akademikoak eta administraritzakoak egiteko egutegia.

Kredituen aitorpena

Gizarte eta Zuzenbide Zientzietako graduetan, oinarrizko formakuntzari dagozkion ikasgaiak automatikoki aitortuko dira, gehienez 36 ECTS.

Irakasgai baten aitorpena eskatzeko, irakasgai hori matrikulatuta eduki behar da. Eskaerarekin batera, honako dokumentuak atxiki beharko dira:

  • Egindako ikasketen ziurtagiri akademiko pertsonala
  • Aitortzeko eskatzen den irakasgai bakoitzaren irakaskuntza plana edo programa (gainditu zen ikasturtekoa), jatorrizko ikastegiak zigilatuta, irakasgaiari lotutako gaitasunak, garatutako edukiak, egindako jarduerak eta ECTS kreditu kopurua zehaztuta.

Onarpen-eskaera egiteko epea BAMen web orriaren bitartez jakinaraziko da.

Dokumentuak deskargatzea

Eskari orokorra

Zure matrikularekin lotutako edozein eskabide eigteko (matrikula aldaketa, matrikula ezeztatzea, talde aldaketa, e.a.) agiri hau behar bezala bete beharko duzu eta idazkaritzara eraman zinatuta. Begiratu prozedura akademikoetarako epeak.

Dokumentuak deskargatzea

Baimena

Interesatuak berak ezinezko balu ezarpenak egitea, ondorengo dokumentua bete beharko da horretarako baimendutako pertsonaren datuekin, baita bien NAN dokumentuaren fotokopia ere.

Dokumentuak deskargatzea

Ordainketak helbideratzea

Ordainketarako helbideratzearen aldaketarik jakinarazi behar baduzu, diru kontuaren jabeak honako dokumentua bete eta sinatu beharko du, eta Idazkaritzara eraman.

Dokumentuak deskargatzea

Datu pertsonalen aldaketa

Ikasturtean zehar harremanetarako eman duzun daturen bat aldatzen bada, honako inprimakia bete eta Idazkaritzara aurkeztu zure informazioa eguneratzeko.

Dokumentuak deskargatzea

Hobarien eskaera

Prezio publiokoak beheratzeko edo kentzeko eskatu nahi baduzu, ondorengo eskabidea aukeztu behar duzu, behar bezala bete eta sinatu ondoren, bertan eskatzen diren dokumentuekin batera.

Dokumentuak deskargatzea

Dokumentuak postaz bidaltzeko eskaera

Dokumentuak postaz bidaltzeko eskatu nahi baduzu, dokumentu horren ordain-zergekin bateera 3 euro ordaindu beharko dituzu horren kudeaketagatik.

Dokumentuak deskargatzea

Espedientea lekualdatzeko eskaera

Zure espedientea beste unibertsitate batera aldatzeko eskatu nahi izanez gero, unibertsitate horren onarpen gutuna aurkeztu beharko duzu.

Dokumentuak deskargatzea

Ziurtagirien eskaera

Idazkaritzan zeuk eskatutako edozein dokumentu jasotzeko, ikasle txartela edo NAN dokumentua erakutsi beharko da.

Dokumentuak deskargatzea