Informazio ekonomikoa eta diru laguntzak

Informazio ekonomikoa

Matrikulazio Tasak

2017-2018 ikasturteko kredituaren kostua, batez beste, 81€-koa da (matrikula berria eta gainditu gabekoena).

Seguro escolar

Eskola-asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat (espainiarrentzat eta legez Espainian bizi diren atzerritarrentzat), honako hauentzat izan ezik:

  • Aurtengo urriaren 1erako 28 urte beteak izango dituztenentzat.
  • Beste ikastegi batean ordaintzen dutenentzat (hala bada, horren egiaztagiria erakutsibehar dute).

Eskola-aseguruaren urteko kuota 1,12€ ikasturteko matrikula formalizatzeko ordaintzen den diru-kopuruan dago sartuta.

Matrikulari uko egitearen ondorio ekonomikoak

Matrikula ezeztatzea ofiziozko arrazoiengatik (aurrebaldintzak ez betetzeagatik)

Matrikula ofiziozko arrazoiengatik ezeztatzen bada, ordaindutako zenbatekoa ikasleari osorik itzuliko zaio.

Ikasleak eskatuta matrikula ezeztatzea

Matrikula ezeztatzeko eskaria aurkezten duen ikasleak, behin eskaria aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, ordaintzeko gelditzen zaizkion matrikularen zenbatekoak ez ditu ordaindu beharko. Matrikula ezeztatzeak edo baja emateak ondorioa izan dezan, ikasleak Zentroari idatziz ezagutarazi beharko dio

Dokumentuak deskargatzea

BAMek eskainitako dirulaguntza-bekak

Ezaugarriak

Beka hauen bidez, Eskolako hilerokoen deskontu portzentuala egiten da (%10 eta %60 bitartean); era berean, bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Ministerioak ematen dituztenekin.

Baldintza orokorra

Laguntza hauek jasotzen dituzten ikasleek beka eskatu behar dute Eusko Jaurlaritzako Beka Deialdi Orokorrean edo Hezkuntza Ministerioaren Izaera Orokorreko edo Mugikortasuneko Beka Deialdian. Baldintza hori bete ezean, eskabidea ukatu egingo da.

Baldintza Akademikoak

Graduko 1. mailako ikasleak:
  • Lanbidean aritzeko gaitzen duen aurreko unibertsitate titulaziorik ez izatea.
  • Gutxienez 60 kreditutan matrikulatzea.
Graduko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak:
  • Lanbidean aritzeko gaitzen duen aurreko unibertsitate titulaziorik ez izatea.
  • Gutxienez 60 kreditutan matrikulatzea.
  • Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen %30 baino gehiago ez izatea gainditu barik (gainditu gabeko kredituen kostua ez da izango kontuan deskontua egiteko)

Baldintza Ekonomikoak

Familiako errentak ezin izango du gainditu Eusko Jaurlaritzak Beken Deialdi Orokorrean (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) ezarritako errenta eta ondasunen muga.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beka eskabidea aurkezten denean, BAMeko Beka Zerbitzuari baimena ematen zaio beste erakunde batzuetan familia unitateko kide konputagarrien datuak benetakoak direla egiaztatzeko.

Eskabide inprimakiak, epeak eta aurkezteko lekuak

Ohiko deialdia:

Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 1etik irailaren 15era.

Ezohiko deialdia:

Aipatutako epetik kanpo aurkeztu ahal izango dira eskabideak ondoko kasu hauetan:

  • BAMen matrikula epea luzatzea, beka eskabideak entregatzeko epeak igarota.
  • Familia unitateko sostengatzaile nagusiaren heriotza.
  • Ikasleen familiaren egoera ekonomikoan arazo larriak sortzen badira arrazoi justifikatuengatik.

Ebazpena eta ematea

Ohiko deialdian aurkeztu diren eskabideak urriaren 15a baino lehen ebatziko dira.

Dokumentuak deskargatzea

Jarduera Akademikoa Sustatzeko Laguntzak

Izaera

Euren ikasketekin batera, gure Eskolako Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan sortzen diren eguneroko zereginetan lagundu dezaketen ikasleei zuzenduta. Laguntza hauek bi motakoak izan daitezke:

  • Modalitate orokorra: 15 ordu astean ekainaren 30era arte. Zenbatekoa: 3.000 euro
  • Modalitate berezia: egoera berezietan, izaera bereziko laguntzak eman ahal izango dira. Horrelakoetan, zenbatekoa eta iraupena egoera bakoitzak eskatzen duenaren araberakoak izango dira.

Baldintza orokorrak

Jarduera Akademikoa Sustatzeko Laguntza eska dezakete graduko 2. mailan edo ondorengoetan matrikulatzen diren ikasleek. Laguntza hau eskuratzeak ez du inolako lotura juridiko-laboralik sortzen onuradunaren eta BAMen artean.

Berariaz osatutako ebaluazio batzordeak eskabide guztiak aztertu eta egiaztatuko ditu, eta eskumena izango du hau egiteko:

  • Eskaera bakoitzaren ebaluaketa egiteko egokitzat jotzen dituen agiri osagarri guztiak eskatzeko.
  • Batzordeak elkarrizketa pertsonal bat edo berariazko proba bat egitera deitu ahal izango die ikasleei, hori beharrezkotzat jotzen badu.

Deialdi honetako laguntza baten onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  • Laguntza honi lotutako zereginak eta ordutegia betetzea.
  • Adminsitratzaileari eta zerbitzu-buruari jakinaraztea laguntza honen ebazpena erabakitzerakoan kontuan hartu diren baldintzetan gerta litekeen edozein aldaketa.

Betebehar horiek ez betetzeak jasotako laguntza osoaren edo zati baten ezeztapena ekarriko du.

Eskariak aurkezteko epea eta lekua

Laguntza hauek eskatzeko formularioak BAMen Idazkaritzan daude eskatzaileen eskura.

Eskaria aurkezteko epea honi dagokion deialdian jakinaraziko da.

Ebazpena eta laguntaren esleipena

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hamabost egunetara esleituko dira.

Azken xedapena

Deialdi honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikasturte honetarako egindako Beken Deialdi Orokorraren Aginduan xedatutakoa aplikatuko da erreferentzia gis.

 Dokumentuak deskargatzea

BALDINTZAK ETA ESKABIDEAK:

2016-2017 ikasturtea

– Bibliotekako laguntzailea (informazio gehiago bibliotekan)

– Informatika gelako monitorea (informazio gehiago idazkaritzan)

Baldintzak
– BAMeko ikasleentzako bakarrik.
– Beste bekekin bateragarria.
– Ikasketa ordutegiekin bateragarria.
– Modalitate arrunta: 15 ordu astero, ikasturte osoan zehar, 3.000 euroko dotazioa.
– Modalitate berezia: baldintzen araberako ordutegia, egutegia eta dotazioa.
Inprimakiak irailaren 23a baino lehenago beteta entregatu idazkaritzan.

Nazioarteko mugikortasunerako diru-laguntzak

Bilatu hemen nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartu nahi izanez gero, nolako diru-laguntzak izan ditzakezun.

Hobariak irakaskuntzaren prezio publikoetan

Zer diren

Urtero Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren arabera, Deustu-BAMen ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasleek, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukiz gero, hobariak izan ditzakete matrikularen zenbatekoan, behean aipatzen diren egoeretako batean egonez gero.

Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontuetatik, talde jakin batzuentzat zenbateko bat jartzeko konpromisoa du. Eskubide hori duten ikasleek eskatutako guztizko zenbatekoa aurrekontuetan zehaztutakoa baino handiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da, laguntza hori jasotzeko eskubidea duten ikasleen kopuruaren arabera

Baldintza orokorrak:

Eskabideak hurrengo baldintzak betetzen dituztenek aurkez ditzakete:

  • Maila orokorreko edo bereziko familia ugarikoa izatea
  • %33ko elbarritasuna edo handiagoa edukitzea, edo famili unitatean %65eko edo gehiagoko elbarritasun maila daukan senideren bat egotea.
  • Terrorismoaren biktima edo terrorismoaren biktimen senitartekoa izatea.
  • Genero indarkeriaren biktima edo biktimen senitartekoa izatea (egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabak)

Eusko Jaurlaritza - Deialdi Orokorra

BAMeko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza dutenak eta graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak egiten ari direnak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beka-deialdira aurkeztu daitezke.

Beka horiek laguntza mota hauek eskaintzen dituzte:

  • Prezio publikoen salbuespena
  • Material didaktikoa
  • Hiriarteko garraioa
  • Aprobetxamendu akademikoa*
  • Egoitza
  • Ezohikoa

Deialdi honetan bekadun izatea lortzen duten eskatzaileek eskubidea dute dagokion ikasturtearen matrikula edo irakaskuntzaren prezio publikoak ordain diezazkieten.

Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntza jaso ondoren ordainduko du BAMek.

Eskabideen aurkezpena

1) Eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2ra arte izango da.

2) Eskatzaileak www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web helbideak agertzen den eskabide orria bete eta inprimatu beharko du.

3) Eskabidea BAMeko beka arloan aurkeztu beharko da, behar bezala beteta, eguna ipinita eta sinatuta, dagokion dokumentazio guztiarekin batera.