Gaitasunak eta lan irteerak

Gradu bikoitzaren ikasleek, Haur Hezkuntzako Graduaren eta Lehen Hezkuntzako Graduaren gaitasun orokorrak eta berariazko gaitasunak lortu beharko dituzte.

Gaitasun orokorrak

1.- Pentsamendu kritikoa:gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.

2.- Ahozko komunikazioa:hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.

3.- Idatzizko komunikazioa:beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.

4.- Sen etikoa: norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.

5.- Talde lana: helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.

Haur Hezkuntzako Graduaren berariazko gaitasunak

Berariazko gaitasun hauek, abenduaren 27ko ECI/3854 aginduaren gaitasunekin bat datoz.

1.- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.

2.- Aurreikusitako ikaskuntza eta garapenerako helburuen lorpena ahalbidetzeko etaHaur Hezkuntzako ziklo bakoitzaren berezitasunei eta taldearen hezkuntza premia bereziei erantzuna emateko, ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera.

3.- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, ikasleriak lortutako ikaskuntza eta prozesua ebaluatuz; ebaluatzea, halaber, aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.

4.- Garapenaren eta jokabide osasuntsuaren oinarrizko printzipioetatik abiatuz eta profesional egokiekin, 0-6 urte bitarteko haurren ikaskuntza zailtasunak eta garapen arazoak antzematea, taldean bilakaera eta integrazio egokia izan dezaten.

5.- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.

6.- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.

7.- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.

8.- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta tokiko zein nazioarteko prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Lehen Hezkuntzako Graduaren berariazko gaitasunak

Berariazko gaitasun hauek, abenduaren 27ko ECI/3854 aginduaren gaitasunekin bat datoz:

1.- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.

2.- Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren gaitasunak.

3.- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.

4.- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.

5.- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.

6.- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.

7.- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta tokiko zein nazioarteko prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Lan arloak

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketek, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako etapetan irakasle gisa jarduteko gaitzen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatutetan.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea,elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:

  • Materiak eta moduluak programatzeko, baita ikasleriaren ikasketa prozesua ebaluatzeko ere.
  • Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
  • Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatzeko.
  • Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu ahal izateko, ikertzeko eta berritzeko.