Aurkezpena

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Sakontze curricularraren aipamenarekin. BAMek sarbide-nota ezarrita dauka,ikasleek, gradu bikoitzaren lan zamari arrakasta handiagoarekin aurre egitea bermatzen delarik.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitzaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da zero eta hamabi urte bitarteko eskolatze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. BAMek eskaintzen duen irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa) euskararen nagusitasunarekin. Ikasleek 480 ECTS (aitortutako eta amortizatutako kredituak barne) gainditu behar dituztegradu bikoitza lortzeko.

Halaber, gure Eskolak ospe handiko hainbat zentrorekin dituen elkarlanerako hitzarmen desberdinei esker, gradu hauetako ikasleek aukera dute beraien ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateren batean osatzeko. Egonaldi horien helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:

  • Atzerriko hizkuntzaren hobetzea.
  • Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
  • Pertsonen arteko eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.