Aurkezpena

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 150 da Lehen Hezkuntzako Graduan. Ikasturte bakoitzean titulazioak duen eskaria eta eskaintzaren arteko proportzioaren arabera, BAMek sartzeko irizpide osagarriak edo sarbide frogak jartzeko aukera gordetzen du.

Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea 6 eta 12 urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko gaitasunak eskainiz. Irakaskuntza presentziala da, eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituztegradua lortzeko.

Halaber, ikasleek aukera dute beraien ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateetan egiteko, ospe handiko hainbat zentrorekin eskolak dituen elkarlanerako hitzarmenei esker. Egonaldi hauen helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:

  • Atzerriko hizkuntzak hobetzea.
  • Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
  • Pertsona arteko eta kultur arteko komunikazioa hobetzea.