Aurkezpena

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da Haur Hezkuntzako Graduan. Ikasturte bakoitzean titulazioak duen eskaria eta eskaintzaren arteko proportzioaren arabera, BAMek sartzeko irizpide osagarriak edo sarbide frogak jartzeko aukera gordetzen du.

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da 0 eta 6 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. Eskaintzen den irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.

Halaber, gure Eskolak ospe handiko hainbat zentrorekin dituen elkarlanerako hitzarmen desberdinei esker, gradu honetako ikasleek aukera dute euren ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateren batean osatzeko. Egonaldi horien helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:

  • Atzerriko hizkuntzak hobetzea.
  • Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
  • Pertsonen arteko eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.