Berezko tituluak

Hizkuntzen Trataera Bateratuan aditua

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua diseinatu eta kudeatzeko prestakuntza. %100 online.

Zer?

  • Hezkuntza programa eleanitzak: oinarrizko kontzeptuak
  • Komunikazio gaitasuna curriculumaren ardatz: gaitasun diskurtsiboa
  • Curriculum bateratua: irizpideak eta urratsak
  • Lengoaia eta ikaskuntza
  • Esku-hartze ereduak: proiektu bidezko lana

Noiz?

  • Urria eta ekaina bitartean 33 astetan: 330 ordu
  • Tutorepeko azken lana hurrengo ikasturteko iraila eta azaroa bitartean 8 astetan: 80 ordu

Norentzat?

  • Jardunean dauden irakasleak
  • LHn eta HHn graduatuak zein diplomatuak
  • Bigarren Hezkuntzako masterdunak

Matrikula

  • Ekainean zabalduko da eta online egingo da ecampus.bam.edu.es helbidean
  • 2700 euro (%20 matrikula egiterakoan eta gainontzekoa 4 epetan)
  • Ikasle kopurua mugatua da: 25 ikasle

Harremanetan jartzeko: infohtb@bam.edu.es

Lotura interesgarriak

EDUKIAK

1. Modulua : Programa eleanitzen oinarri psikolinguistikoak
2. Moduloa: Gaitasun diskurtsiboa
3. Modulua: Hizkuntza Planaren diseinua. Curriculum bateratua: urratsak eta irizpideak
4. Modulua: Lengoaia eta Ikaskuntza
5. Modulua: Esku-hartze ereduak: proiektuak

AURREIKUSITAKO EMAITZAK

Ikastaro honen amaieran ikasleak honakoa egiteko gai izango dira:

•    IHP diseinatzen ibiliko diren taldeen buru izan.
•    Curriculum bateratua (hizkuntzen artekoa zein hizkuntza eta arloen artekoa) diseinatu, testuetan eta erabilera komunikatiboetan oinarrituz
•    Proiektu bateratuak diseinatu (hizkuntzen artekoak, zein hizkuntza eta arloen artekoa).
•    Erabakiak oinarri teoriko sendoekin justifikatu, ikerketa zientifikoan, zein esperientzietan oinarrituz.

FORMATUA

•    100% on-line eta hautazko mintegi presentzialak
•    30 ECTS