Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da Haur Hezkuntzako Graduan. Ikasturte bakoitzean titulazioak duen eskaria eta eskaintzaren arteko proportzioaren arabera, BAMek sartzeko irizpide osagarriak edo sarbide frogak jartzeko aukera gordetzen du.

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da 0 eta 6 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. Eskaintzen den irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.
Halaber, gure Eskolak ospe handiko hainbat zentrorekin dituen elkarlanerako hitzarmen desberdinei esker, gradu honetako ikasleek aukera dute euren ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateren batean osatzeko. Egonaldi horien helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:
- Atzerriko hizkuntzak hobetzea.
- Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
- Pertsonen arteko eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.
INFORMAZIO GEHIAGO
BAMek EAEko hezkuntza sare nagusiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu, hala nola, Haurreskolak Partzuergoa, Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea, eta Eskola Publikoen sarea. Hitzarmen horiek urtero berritzen dira, eta eurei esker ikastetxe bakoitzarekin kudeatzen da behar diren praktiketako plaza kopurua. Bestalde, BAMek eskola praktikak beste europar herrialdeetako eskola eta ikastetxeetan egiteko akordioak ere sinatu ditu.
ATAZEN DESKRIBAPENA
Lehen Hezkuntzako graduko ikasleek 42 ECTS egin behar dituzte, guztira, praktiketan, eta graduko 2. mailan eta 4. mailan egiten dira.
- Lehen praktikaldia (Practicum I) bigarren mailako bigarren seihilekoan egiten da, eta praktikaldiaren amaieran bi txosten egin behar dituzte ikasleek: batetik, ikastetxearen funtzionamendu eta antolaketaren azterketa, eta, bestetik, gelaren funtzionamenduari buruzko ezaugarri soziopedagogikoak eta didaktikoak.
- Bigarren praktikaldia (Practicum II eta Practicum II-Aipamena, 18 eta 12 ECTS, hurrenez hurren) graduaren laugarren mailako lehenengo seihilekoan egiten dute ikasleek. Praktikaldi honen helburua gelarako esku-hartzea diseinatu eta praktikan jartzea da. Esku-hartze bi diseinatu beharko dituzte ikasleek, bata, aipameneko ezagutza arlo bati dagokiona eta, bestea, ezagutza arlo orokor bati lotua.
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Unibertsitateko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (urriko 30eko EAO), honako hau ezartzen du bere 12. artikuluan: Graduko ikasketak bukatzeko Gradu Bukaerako Lana deritzana egin eta aurkeztu beharko da, ikasketa planaren azken aldean egin beharko dena. Lan honen xedea, tituluan zehar landutako gaitasun orokorrak eta berariazko gaitasunak integratu eta aplikatzea da.
Gradu Bukaerako Lana ikasleak berak tutorearen zuzendaritzapean garatutako proiektu, memoria edo ikerketa berri batean gauzatuko da.
Gradu Bukaerako Lana egin ahal izateko, ikasleak, Practikum I-a gaindituta izan beharko du eta BAMeko Araudi Akademikoak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu (3. Kapitulua, 4. Artikulua, 7. Puntua); Graduko derrigorrezko ikasgai guztiak gaindituta izan edota batera matrikulatzea, alegia.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
- Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
- Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
- Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
- Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
- Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.
Berariazko gaitasun hauek, abenduko ECI/3857 aginduarekin bat datoz:
- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
- Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.
Haur Hezkuntzako Graduko ikasketek, haur hezkuntzako etapan irakasle gisa jarduteko gaitzen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatutetan.
Haur Hezkuntzako irakasleak,,elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:
- Materiak eta moduluak programatzeko, baita ikasleriaren ikasketa prozesua ebaluatzeko ere.
- Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
- Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatzeko.
- Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu ahal izateko, ikertzeko eta berritzeko.
MODULUAK ETA MATERIAK
Hemen jasotzen da Haur Hezkuntzako Graduan, Artea eta Hezkuntza eta Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra aipamenen ikasketa plana, ECTS kredituetan materiaren arabera.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
MODULUA 1 - OINARRIZKO PRESTAKUNTZA - 100 ECTS -
MATERIA 1. | 22 ECTS |
Hezkuntza Prozesuak, Ikasketa eta Nortasunaren Garapena (Psikologia)
1.1. Hezkuntzaren Psikologia | 6 ECTS |
1.2. Garapenaren Psikologia | 6 ECTS |
1.3. Haurtzaroaren Psikologia eta Hizkuntzaren Jabekuntza | 10 ECTS |
MATERIA 4. | 12 ECTS |
Haurtzaroa, Osasuna eta Elikadura
4.1. Garapen Psikomotorea | 6 ECTS |
4.2. Haurtzaroa, Osasuna eta Elikadura | 6 ECTS |
MATERIA 7. | 12 ECTS |
Haur Hezkuntzako Eskola (Hezkuntza)
7.1. Etengabeko Berrikuntza eta Hobekuntza Hezkuntzan | 6 ECTS |
7.2. Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTS |
MATERIA 2. | 12 ECTS |
Ikas Zailtasunak eta Garapenaren Nahasteak (Hezkuntza)
2.1. Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak | 6 ECTS |
2.2. Ikas Zailtasunak | 6 ECTS |
MATERIA 5. | 12 ECTS |
Eskolako Espazioaren Antolamendua, Materialak eta Irakaskuntzarako Abileziak (Hezkuntza)
5.1. Didaktika Orokorra | 6 ECTS |
5.2. Irakaslearen Abileziak | 6 ECTS |
MATERIA 3. | 24 ECTS |
Gizartea, Familia eta Eskola (Hezkuntza)
3.1. Hezkuntzaren Antropologia eta Historia | 6 ECTS |
3.2. Familia eta Eskola | 6 ECTS |
3.3. Gizartea eta Eskola | 6 ECTS |
3.4. Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika | 6 ECTS |
MATERIA 6. | 6 ECTS |
Behaketa Sistematikoa eta Testuinguruen Analisia (Hezkuntza)
6.1. Ikerketa Metodoak eta Teknikak | 6 ECTS |
MODULUA 2. Arloen Didaktika - 60 ECTS -
MATERIA 8. | 24 ECTS |
Natur Zientziak, Gizarte Zientziak eta Matematikaren Ikasketa
8.1. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika | 6 ECTS |
8.2. Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta bere Didaktika I | 6 ECTS |
8.3. Natur Zientziak eta bere Didaktika | 6 ECTS |
8.4. Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta bere Didaktika II | 6 ECTS |
MATERIA 9. | 18 ECTS |
Hizkuntzen Ikasketa eta Idatz-Irakurketa
9.1. Ahozko Hizkuntzaren Didaktika | 6 ECTS |
9.2. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak I | 6 ECTS |
9.3. Idatzizko Hizkuntzaren Didaktika | 6 ECTS |
MATERIA 10. | 18 ECTS |
Musika, Adierazpen Plastikoa eta Gorputz Adierazpena
10.1. Adierazpen Musikalaren Garapena eta bere Didaktika | 6 ECTS |
10.2. Adierazpen Plastikoaren Garapena eta bere Didaktika | 6 ECTS |
10.3. Gorputz Adierazpena eta bere Didaktika | 6 ECTS |
MODULUA 3. PRACTICUM - 50 ECTS -
MATERIA 11. | 50 ECTS |
Eskolako Praktikak
11.1. Praktikak I | 14 ECTS |
11.2. Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS |
11.3. Praktikak II – Aipamena: Artea eta Hezkuntza | 12 ECTS |
11.4. Praktikak II – Aipamena: Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra | 12 ECTS |
MATERIA 12. | 6 ECTS |
Gradu Bukaerako Lana
12.1. Gradu Bukaerako Lana | 6 ECTS |
MODULUA 4: AIPAMENAK - 30 ECTS -
MATERIA 13. | 30 ECTS |
Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra Aipamena
13.1. Euskararen Sarrera Goiztiarra | 6 ECTS |
13.2. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak II | 6 ECTS |
13.3. Ingeleraren Sarrera Goiztiarra| 6 ECTS |
13.4.Hirugarren Hizkuntzaren Didaktika: Ingelera| 6 ECTS |
13.5. Hizkuntzen Trataera Bateratua | 6 ECTS |
MATERIA 14. | 30 ECTS |
Mención: Arte y educación
14.1. Ritmo e Instrumentos Musicales de Percusión Escolar | 6 ECTS |
14.2. Ritmo, Música y Movimiento | 6 ECTS |
14.3. Taller de Teatro | 6 ECTS |
14.4. Motricidad Creativa | 6 ECTS |
14.5. Taller de Lectura y Producción de Imágenes | 6 ECTS |
MODULUA 5: TEOLOGIA KATOLIKOA ETA BERE PEDAGOGIA (DECA) - 24 ECTS -
MATERIA 15. | 24 ECTS |
Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika
15.1. Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika | 6 ECTS |
15.2. Kristau Mezua | 6 ECTS |
15.3. Eliza, Sakramentuak eta Morala| 6 ECTS |
15.4. Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 6 ECTS |
IKASGAIAK
Jarraian aurkituko duzu Haur Hezkuntzako Graduko ikasketa planaren ikasgaiak, seihilekoetan banatuta. Gainera, inglesez eta gaztelaniaz ematen diren kurtsoak ere daude.
HAUR HEZKUNTZA 1. MAILA
Lehen seihilekoa
Bigarren seihilekoa
HAUR HEZKUNTZA 2. MAILA
Lehen seihilekoa
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Amaia Jauregi Orbe
Bigarren seihilekoa
BERRIKUNTZA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA HEZKUNTZAN
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Maite Gorriño Martija
HAURTZAROAREN PSIKOLOGIA ETA HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA
| 10 ECTS | PDF deskargatzea |
Leire Aperribai Unamuno – Maider Huarte Abasolo
PRAKTIKAK I
| 14 ECTS | PDFa deskargatzea
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi (Koord.)
HAUR HEZKUNTZA 3. MAILA
Lehen seihilekoa
DESARROLLO DEL PENSAMIENTO MATEMÁTICO Y SU DIDÁCTICA I
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Loreto García Arberas
EUSKARAREN SARRERA GOIZTIARRA
| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Maider Huarte Abasolo
RITMO E INSTRUMENTOS MUSICALES DE PERCUSIÓN ESCOLAR
| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Jorge Txana Barón
EL MENSAJE CRISTIANO
| IGEA | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Pilar de Miguel Fernández
Bigarren seihilekoa
IDATZIZKO HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Roberto Mielgo Merino
EARLY INTRODUCTION TO THE ENGLISH LANGUAGE
| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
ADIERAZPEN PLASTIKOAREN GARAPENA ETA BERE DIDAKTIKA
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Pello Ulazia Ibarzabal
ERRITMOA, MUSIKA ETA MUGIMENDUA
| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
June Kortazar Zabala
AHOZKO HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Jaione Ibarra Atutxa
ANTZERKI TAILERRA
| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Roberto Mielgo Merino
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK II
| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Maria Jesús Anakabe Onaindia – Jaione Ibarra Atutxa
LA IGLESIA, LOS SACRAMENTOS Y LA MORAL
| IGEA | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Estrella Moreno Laiz
HAUR HEZKUNTZA 4. MAILA
Lehen seihilekoa
PRAKTIKAK II – OROKORRA
| 18 ECTS | PDF deskargatzea |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
PRAKTIKAK II – ARTEA ETA HEZKUNTZA AIPAMENA
| 12 ECTS | PDF deskargatzea |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
PRAKTIKAK II – HIZKUNTZEN SARRERA GOIZTIARRA AIPAMENA
| 12 ECTS | PDF deskargatzea |
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi
Bigarren seihilekoa
HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA
| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Roberto Mielgo Merino
MOTRICIDAD CREATIVA
| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Jon Ortuondo Bárcena
IRUDIAK IRAKURTZEKO ETA SORTZEKO TAILERRA
| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Pello Ulazia Ibarzabal
L3 TEACHING
| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Maider Huarte Abasolo
PEDAGOGÍA Y DIDÁCTICA DE LA RELIGIÓN EN LA ESCUELA
| IGEA | 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Goyo Ponce de León
INCOMING IKASGAIAK
COURSES IN ENGLISH
Bigarren seihilekoa
EARLY INTRODUCTION TO THE ENGLISH LANGUAGE
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
COURSES IN SPANISH
Lehen seihilekoa
FENOMENOLOGÍA DEL HECHO RELIGIOSO Y ÉTICA
| 6 ECTS | PDF deskargatzea |
Pilar de Miguel Fernández
DESARROLLO DEL PENSAMIENTO MATEMÁTICO Y SU DIDÁCTICA I
|6 ECTS | PDF deskargatzea |
Loreto García Arberas
Bigarren seihilekoa
DESARROLLO DEL PENSAMIENTO MATEMÁTICO Y SU DIDÁCTICA II
| 6 kredituak | PDF deskargatzea |