GRADU BIKOITZA HAUR HEZKUNTZAN ETA LEHEN HEZKUNTZAN

Aurreinskripzioa online irekita

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza edo Curriculumean Sakontzea aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 10 da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzean. BAMek sarbide-nota ezarrita dauka, ikasleek, gradu bikoitzaren lan zamari arrakasta handiagoarekin aurre egitea bermatzen delarik.

Gradu bikoitza haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitzaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da zero eta hamabi urte bitarteko eskolatze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. BAMek eskaintzen duen irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa) euskararen nagusitasunarekin. Ikasleek 480 ECTS (aitortutako eta amortizatutako kredituak barne) gainditu behar dituzte gradu bikoitza lortzeko.

Halaber, gure Eskolak ospe handiko hainbat zentrorekin dituen elkarlanerako hitzarmen desberdinei esker, gradu hauetako ikasleek aukera dute beraien ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateren batean osatzeko. Egonaldi horien helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:

  • Atzerriko hizkuntzaren hobetzea.
  • Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
  • Pertsonen arteko eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.

INFORMAZIO GEHIAGO

Begoñako Andra Mari Euskadiko hezkuntza sare desberdinekiko hitzarmenak ditu, hala nola, Haur Eskola Partzuergoa, Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea eta Eskola Publikoa, praktiketan zehar ikasleen ikasketa prozesua optimizatzeko asmoz. Elkarlanerako hitzarmenak urtero berritzen dira. Horrela, BAMek, urtero adosten du ikastetxe bakoitzarekin behar duen praktiketako plaza kopurua. Bestalde, BAMek Europako hainbat herrialdetako hezkuntza zentroetan praktikak egiteko hitzarmenak sinatu ditu.

ATAZEN DESKRIBAPENA

Haur Hezkuntzako Graduko ikasleriak 42 ECTS osatu beharko ditu praktiketan, bigarren eta laugarren mailetan banatuta.

  • Lehenengo praktika-aldia (Practicum I, 12 ECTS) bigarren mailako bigarren seihilekoan osatzen da. Ikasleek hainbat jarduera desberdin egiten dituzte eta praktikak amaitzerakoan bi txostenetan jasotzen dute egindakoa: alde batetik, zentroaren funtzionamenduaren eta antolamenduaren gaineko analisia, eta bestetik, bere gelaren funtzionamenduaren alderdi sozio-pedagogikoekiko eta didaktikoekiko hausnarketa.
  • Bigarren praktika-aldia (Practicum II, Lehen Hezkuntzako Graduari uztartua eta Practicum II-Aipamena Haur Hezkuntzako Graduari uztartua, 18-12 ECTS) bostgarren mailako bigarren seihilekoan burutzen da eta eta bere helburua ikasleak bere gelan esku-hartze eredu bat arlo eta etapa ezberdinetarako diseinatzea eta martxan jartzea da.

Praktiketako lanean zehar esku hartzea gidatzeko, ikasleriak, BAMeko tutorearen ikuskapenaz eta orientazio jarraituaz gain, zentruko tutorearen laguntza izango du.

DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

Unibertsitateko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen 1393/2007 Errege Dekretuak (urriko 30eko EAO), honako hau ezartzen du bere 12. artikuluan: Graduko ikasketak bukatzeko Gradu Bukaerako Lana deritzana egin eta aurkeztu beharko da, ikasketa planaren azken aldean egin beharko dena. Lan honen xedea, tituluan zehar landutako gaitasun orokorrak eta berariazko gaitasunak integratu eta aplikatzea da.

Gradu Bukaerako Lana ikasleak berak tutorearen zuzendaritzapean garatutako proiektu, memoria edo ikerketa berri batean gauzatuko da.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza duten ikasleek bi Gradu Bukaerako Lan egin beharko dituzte, titulazio bakoitzeko bat, laugarren mailako lehenengo eta bigarren seihilabeteetan burutuz.

Gradu Bukaerako Lana egin ahal izateko, ikasleak, Practikum I-a gaindituta izan beharko du eta BAMeko Gradu Bikoitzaren Araudi Akademikoak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu; Graduko derrigorrezko ikasgai guztiak gaindituta izan edota batera matrikulatzea, alegia.

  1. Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
  2. Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
  3. Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
  4. Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
  5. Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.

Berariazko gaitasun hauek, abenduaren 27ko ECI/3854 aginduaren gaitasunekin bat datoz.

  1. Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
  2. Aurreikusitako ikaskuntza eta garapenerako helburuen lorpena ahalbidetzeko etaHaur Hezkuntzako ziklo bakoitzaren berezitasunei eta taldearen hezkuntza premia bereziei erantzuna emateko, ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera.
  3. Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, ikasleriak lortutako ikaskuntza eta prozesua ebaluatuz; ebaluatzea, halaber, aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
  4. Garapenaren eta jokabide osasuntsuaren oinarrizko printzipioetatik abiatuz eta profesional egokiekin, 0-6 urte bitarteko haurren ikaskuntza zailtasunak eta garapen arazoak antzematea, taldean bilakaera eta integrazio egokia izan dezaten.
  5. Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
  6. Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
  7. Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
  8. Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta tokiko zein nazioarteko prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Berariazko gaitasun hauek, abenduaren 27ko ECI/3854 aginduaren gaitasunekin bat datoz:

  1. Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
  2. Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren gaitasunak.
  3. Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
  4. Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
  5. Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
  6. Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
  7. Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta tokiko zein nazioarteko prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketek, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako etapetan irakasle gisa jarduteko gaitzen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatutetan.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:

  • Materiak eta moduluak programatzeko, baita ikasleriaren ikasketa prozesua ebaluatzeko ere.
  • Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
  • Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatzeko.
  • Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu ahal izateko, ikertzeko eta berritzeko.

MODULUAK ETA MATERIAK

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza duten ikasleek, ikasketa plan bakoitzaren modulu eta materietara hemendik sartu daitezke:

DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

IKASGAIAK

Jarraian aurkituko duzu Gradu Bikoitza Haur Hezkuntza eta Lehen Hazkuntza Graduko ikasketa planaren ikasgaiak, seihilekoetan banatuta. Gainera, inglesez eta gaztelaniaz ematen diren kurtsoak ere daude.

GRADU BIKOITZA 1. MAILA

Lehen seihilekoa

DIDAKTIKA OROKORRA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Ainhoa Bilbao Martínez

HAURTZAROA, OSASUNA ETA ELIKADURA

| 6 ECTS| PDF deskargatzea |

Leire Aperribai Unamuno

HEZKUNTZAREN ANTROPOLOGIA ETA HISTORIA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea|

Iñigo Arteatx Uriarte

GARAPENAREN PSIKOLOGIA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea

Leire Garamendi Merino

DESARROLLO PSICOMOTOR

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Jon Ortuondo Bárcena

GIZARTEA ETA ESKOLA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Irene Gantxegi Madina

Bigarren seihilekoa

PSICOLOGÍA DE LA EDUCACIÓN

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Mireia Sanz Vázquez

FAMILIA ETA ESKOLA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Amaia Jauregi Orbe

IKERKETA METODOAK ETA TEKNIKAK

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Iñigo Arteatx Uriarte

BERRIKUNTZA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA HEZKUNTZAN

| 6 ECTS | PDF deskargatzea

Maite Gorriño Martija

ADIERAZPEN PLASTIKOA, BISUALA ETA MUSIKALA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea|

Jorge Txana Barón – Pello Ulazia Ibarzabal

GRADU BIKOITZA 2. MAILA

Lehen seihilekoa

HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK I

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Jaione Ibarra Atutxa – Ane Ortega Etcheverry

FENOMENOLOGÍA DEL HECHO RELIGIOSO Y ÉTICA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Pilar de Miguel Fernández

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Amaia Jauregi Orbe

HABILIDADES DOCENTES

| 6 ECTS | PDF deskargatzea

Leire Garamendi Merino

IKAS ZAILTASUNAK

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Leire Aperribai Unamuno

ORGANIZACIÓN DE CENTROS EDUCATIVOS

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Maite Gorriño Martija

Bigarren seihilekoa

HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA I

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Agurtzane Lauzirika Zugazaga

MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA II

| 6 ECTS | PDF deskargatzea|

Lander Intxausti Arriolabengoa

PRAKTIKAK I

| 12 ECTS | PDF deskargatzea |

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi (koord.)

HAURTZAROAREN PSIKOLOGIA ETA HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA

| 10 ECTS | PDF deskargatzea |

Leire Aperribai Unamuno – Maider Huarte Abasolo

GRADU BIKOITZA 3. MAILA

Lehen seihilekoa

DESARROLLO DEL PENSAMIENTO MATEMÁTICO Y SU DIDÁCTICA I

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Loreto García Arberas

MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA III

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Lander Intxausti Arriolabengoa

HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA II

| 6 ECTS| PDF deskargatzea |

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Miren Agur Meabe Plaza

ERREALITATEAREN DIZIPLINARTEKO IKUSPEGIA

| Aipamena: Curriculumean sakontzea | 6 ECTS | PDF deskargatzea|

Iñigo Arteatx Uriarte

EDUCACIÓN ARTÍSTICA Y SU DIDÁCTICA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Pello Ulazia Ibarzabal – Jorge Txana Barón

ENGLISH FOR PRIMARY TEACHERS I

| Aipamena: Atzerriko Hizkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Marije Anakabe Onaindia

HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK II

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Roberto Mielgo Merino – Maria Dolores Sánchez Ojanguren

Bigarren seihilekoa

HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Ane Ortega Etcheverry – Jaione Ibarra Atutxa

EARLY INTRODUCTION TO THE ENGLISH LANGUAGE

| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea

Maria Dolores Sánchez Ojanguren

GORPUTZ ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA

| Aipamena: Curriculumean sakontzea | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

June Kortazar Zabala

ERRITMOA, MUSIKA ETA MUGIMENDUA

| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

June Kortazar Zabala

AHOZKO HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Jaione Ibarra Atutxa

ANTZERKI TAILERRA

| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea

Roberto Mielgo Merino

IDATZIZKO HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Roberto Mielgo Merino

FOREIGN LANGUAGE TEACHING I

| Aipamena: atzerriko hizkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea

Ane Ortega Etcheverry

GRADU BIKOITZA 4. MAILA

Lehen seihilekoa

GIZARTE ZIENTZIAK ETA BERE DIDAKTIKA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Olalla Juaristi Larrinaga

EUSKARAREN SARRERA GOIZTIARRA

| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea

Maider Huarte Abasolo

GORPUTZ ADIERAZPENA ETA BERE DIDAKTIKA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

June Kortazar Zabala

EL MENSAJE CRISTIANO

| IGEA | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Pilar de Miguel Fernández

RITMO E INSTRUMENTOS MUSICALES DE PERCUSIÓN ESCOLAR

| Aipamena: Artea eta hezkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Jorge Txana Barón

ELIZA, SAKRAMENTUAK ETA MORALA

| DECA | 6 ECTS | PDF deskargatzea

Angel Maria Unzueta Zamalloa

Bigarren seihilekoa

CIENCIAS NATURALES Y SU DIDÁCTICA II

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Roberto Pilar Alberdi

ÉTICA Y DEONTOLOGÍA PROFESIONAL

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Pedro Marcos de Cossío

GIZARTE ZIENTZIAK ETA BERE DIDAKTIKA II

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Olalla Juaristi Larrinaga

ENGLISH FOR SCIENCE TEACHERS

| Aipamena: Curriculumean Sakontzea | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Maria Jesús Anakabe Onaindia

DESARROLLO DEL PENSAMIENTO MATEMÁTICO II

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Loreto García Arberas

CREATIVE USE OF TEACHING RESOURCES IN THE PRIMARY CLASSROOM

| Aipamena: atzerriko Hizkuntza | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Maria Dolores Sánchez Ojanguren

NATUR ZIENTZIAK ETA BERE DIDAKTIKA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Olalla Juaristi Larrinaga

GRADU BIKOITZA 5. MAILA

Lehen seihilekoa

PRAKTIKAK II – OROKORRA

| 18 ECTS | PDF deskargatzea |

 Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi

PRAKTIKAK II-AIPAMENA

| 12 ECTS | PDF deskargatzea |

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi

GRADU BUKAERAKO LANA

| 8 ECTS | PDF deskargatzea|

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi

Bigarren seihilekoa

GRADU BUKAERAKO LANA

| 6 ECTS | PDF deskargatzea|

Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi

L3 TEACHING: ENGLISH

| Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Maider Huarte Abasolo

PEDAGOGÍA Y DIDÁCTICA DE LA RELIGIÓN EN LA ESCUELA

| IGEA | 6 ECTS | PDF deskargatzea

LABORATORIO DE MÉTODOS ACTIVOS PARA EL APRENDIZAJE INTERDISCIPLINAR DE LAS CIENCIAS

| Aipamena: Curriculumean sakontzea | 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Pedro Marcos de Cossío – Roberto Pilar Alberdi

FUNCIÓN TUTORIAL

| 6 ECTS | PDF deskargatzea |

Roberto Pilar Alberdi