Prebentzioa eta osasuna

BAMek kanpoko Prebentzio Zerbitzua du Mutualia enpresarekin, eta horri esker Lan Osasun eta Higienearen arloan eta Laneko Ergonomiaren arloan dagoen legediaren errekerimenduak betetzen dira.

Prebentzio zerbitzu honek larrialdietako jarduera-protokoloari buruzko prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen die BAMeko ikasleei. Prestakuntza hori honetan datza:

  • Teoria mailako prestakuntza: ikasturte akademikoaren hasieran, harrera jardunaldietan, prestakuntza saio bat egiten da unibertsitate-eskolara sartu berri diren ikasleekin. Ikastetxearen egitura arkitektonikoa nolakoa den azaltzen zaie (eraikinaren sarbideak eta irtenbideak), eta, era berean, Jarduera Protokoloaren berri ematen zaie. Hasierako hartu-eman honen helburua hauxe da: ikasleek protokolo baten aplikazio egokiak duen garrantziaren kontzientzia hartzea, bai gure unibertsitate eskolan, bai etorkizunean euren lanbidean ere, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako ikastetxeetan.
  • Prestakuntza praktikoa: ikasturte guztietan ebakuazio-simulakro bat egiten da, gutxienez. Ekintza honek helburu bikoitza du: batetik, harrera-jardunaldietan jarduera-protokoloari buruz hartu diren ezagutzak praktikan jartzea; bestetik, jarduera-protokoloaren ebaluazioa egitea, eta, emaitzen arabera, ikastetxearen beharretara egokitzea.

BAMeko langileek (irakasleak eta gainerako langileak) larrialdietako jarduera-protokoloa ezagutzen dute. Ezagutza hori bermatzeko, langile berriei beharrezko dokumentuak ematen zaizkie, eta urtean zehar prestakuntza saio teoriko-praktikoa egiten da, jardunbidea berrikusteko.

Horren guztiaren helburua hezkuntza komunitateko kide guztien segurtasuna bermatzea da, bai eta larrialdi egoeran parte-hartze eraginkorra izateko gaitasunak lortzen laguntzea ere.

Prebentzio zerbitzua ez eze, BAMen, osasun arloko konpromisoa ere badugu, eta, horregatik, Deustuko Unibertsitateko Osasuneko Plan Zuzentzailean (2014-2016) parte hartzen dugu. Horrela, Red Española de Universidades Saludables (REUS) delakoa osatzen dugu, eta hainbat jarduera martxan jarri eta bultzatzen dira, besteak beste, arlo hauetan:Elikadura, ariketa fisikoa, osasuna bultzatu eta prebenitzea, ergonomia eta psikosoziologia…