Kalitateko politika

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Kalitatea bermatzeko barne-sistema bat du ezarrita, Anecaren AUDIT gidalerroen arabera. Sistema horrek etengabeko hobekuntzako prozesu bat du, prozesuen adierazleen analisiaren bidez eta horretarako definitutako sistematikaren bidez gauzatzen dena.

Deustuko Unibertsitatearen eta, ondorioz, hari atxikita egoteagatik, BAMen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitate-elkarteko interes-talde guztien gogobetetasuna lortzea, zentroak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.

Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:

  • Taldean lan egitea, zentroen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitatea bermatzeko barne-sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes-taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da zentro, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
  • Lortzen diren emaitzen gaineko informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta interes taldeak.
  • Prozesuen kudeaketa optimizatzea, zentroetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes-taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
  • Prozesuak zentroen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo erregelamenduen betekizunetara bideratzea eta egokitzea.

Dokumentuak deskargatzea