Aurkezpena

Goi Hezkuntzako Europar Eremua, kalitate, mugikortasun, aniztasun eta lehiakortasun oinarrien inguruan dago eratuta eta helburu estrategiko batzuk lortzera bideratuta, besteak beste honako hauek:

  • Erraz parekatu daitekeen titulazio sistema bat ezartzea
  • Kalitatea ziurtatzea
  • Unibertsitateko ikasketak bi mailatan egituratzea (gradua eta graduondokoa)
  • Kredituen Transferentziarako Europako Sistema (ECTS kredituak) ezartzea.

ANECAk kalitatearekin lotutako bi programa diseinatu ditu: AUDIT eta VERIFICA. Titulazio berrietako ebaluazioko irizpide eta gidalerroen artean zera ezarri da: titulu berriaren proposamenak Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat jaso behar duela, tituluaren kontrola, berrikusketa eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko; titulazioa ematen den zentroak edo unibertsitateak kalitatearen bermeari lotutako prozedura batzuk izan behar dituela, eta onarpeneko, kontroleko, aldian aldiko errebisioko eta tituluaren hobekuntzako mekanismo formalez horniturik izan behar duela; eta ikasleei eta gizarteari titulu berriez eta bere helburuez informatzeko mekanismoak ezarri beharko dituela.

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak badu Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat dokumentatuta, ANECAk definitutako AUDIT programaren gidalerroekin bat datorrena. Sistema hori osatzen dute BAMen kalitatearen barne bermea gauzatzeko ezartzen diren antolaketa, erantzukizun, prozesu, jarduteko prozedura eta baliabideak.

Sistema mantendu eta etengabe hobetzen da. Horretarako, kalitateko politika eta BAMeko plan estrategikoko helburuak aplikatzen dira, bai eta Deustuko Unibertsitatekoak, honi baitago atxikita; interes taldeen gogobetetasuna neurtu eta aztertzen da; eta Erakundeko Batzordeak prozesuen, ikuskaritzen eta sistemaren berrikusketen emaitzak aztertzen ditu.

Kalitatearen Berme Sistemaren arduraduna zuzendaria eta Erakundeko Batzordea dira, Deustuko Unibertsitateko Kalitateko Unitatearen laguntzarekin.