Ohiko galderak

Harreraren inguruko galdera ugariak

Noiz eskatu nezake plaza?

Aurreinkripzioa egiteko lehenengo epea urtarrilaren 18tik maiatzaren 20ra, eta bigarren epea, maiatzaren 23tik ekainaren 27ra luzatuko da. Dena den, lekua ziurtatzeko lehen epean izena ematea gomendatzen dizugu.

Zer dokumentazio behar dut aurreinskripzioa egiteko?

Aurreinskripzioa egiteko honako dokumentazio hau beharko duzu:

  • Sarrera eskabidea beteta
  • NAN edo pasaportearen fotokopia
  • Ikasketa espediente osoa
  • Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko informazioa (balego)
  • Curriculumeko informazioa egiaztatzeko dokumentazioa (balego)

Zer gertatzean da hautaprobarekin aurretik onartuta banago?

Behin-betiko onaremena lortzeko hautaprobak gainditu behar dituzu edozein deialditan.

Ze hizkuntza maila behar dut onartua izateko?

Curriculumeko hizkuntzetan gaitasun komunikatibo maila ona izan behar duzu, eta legediak gradua amaitzerakoan eskatzen dituen mailak lortzeko konpromisoa onartzea ere. Maila hauek, C1 dira euskaraz eta gazteleraz. Horrez gain, BAMek Atzerriko Hizkuntza aipamena burutzen duten ikasleentzat ingeleraz ere, C1 maila hobesten du.

Honen eraginez, BAMen sartzeko erreferentzia maila B2 da euskeraz eta gazteleraz, eta B2ren ingurukoa Atzerriko Hizkuntza aipameneko ikasleentzat. Ingelera, ikasketarako hizkuntza da, horregatik gainontzeko ikasleek ere hizkuntza horretan eskaintzen diren gaiak arrakastaz ikasteko maila nahikoa izan behar dute (B1 ingurukoa).

Zenbat plaza dago aipamen bakoitzean?

Graduko aipamen bakoitzerako 35 plaza daude.

Zenbat balio du kurtsoak?

Ikasturte osoaren kostua 4800 eurokoa. Horietatik  %20 matrikula egiterakoan ordaintzen da, eta gainerakoa zortzi kuotatan urritik maiatzera. Halere prezio ECTS kopuruaren arabera kalkulatzen da, 80 euro kredituko.

Beste gradu batetik banator ikasgai guztiak egin behar ditut?

Aurretik egin dituzun ikasketen arabera, posible da ECTS batzuk aitortzea. Horretarako aurreinskripzioan aurretik egindako goi ikasketen ikasketa-espedientea aurkeztu beharko duzu, ikasketa horien aitortzaren izapideak bideratzeko.

Ez dakit guztia egin ahal izango dudan. Posible al da ikasgai batzuen matrikula bakarrik egitea?

Uste baduzu arrazoi desberdinak direla eta, ezin duzula kurtso osoa gainditu, matrikula partziala egin dezakezu, gehienez 30 ECTS hartuz (bost ikasgai gutxi gora behera).

Irakasle diplomatura badut, graduan matrikula naiteke?

Magisteritzan tituluduna bazara jada, baina gradua ikasi nahi baduzu zure aukera Gradura Egokitzeko ikastaroa da: ikastaro trinkoa eta arratsaldeko txandan.

Mugikortasun FAQs

Noiz joan naiteke atzerriko unibertsitate batera ikastera?

Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako Graduetako 3. mailan. Egonaldiak seihileko batekoak zein ikasturte osokoak izan daitezke.

Noiz eskatu dezaket Erasmus beka bat?

Eskaerak Lehen Hezkuntza eta Haur  Hezkuntzako Graduetako 2. mailaren hasieran egin behar dira, adibidez 2016-2017. ikasturterako eskaerak egiteko epea 2015ko azaroaren 12tik azaroaren 20ra izango da (biak barne).

Zenbat kreditu izan behar ditut gaindituta eskaera egiteko?

Eskaerak egiteko momentuan, hau da, Erasmus programan parte hartu baino arinagoko urtean, ikasleak Graduko 1. mailako ikasgai guztiak (60 ECTS) izan beharko ditu gaindituta. Honez gain, atzerriko unibertsitatera  joan orduko hautatutako ikasleek  gutxienez 114 ECTS izan beharko dituzte gaindituta Graduko lehenengo bi  ikasturteen artean.

Nork hautatzen ditu mugikortasun programetan parte hartuko duten ikasleak?

Ikasleen hautaketa BAMeko nazioarteko mugikortasun programen batzordeak egiten du. Ikaskeketen Antolamendurako Zuzendariordeak, lau sailburuek eta BAMeko Nazioarteko Harremanetako koordinatzaileak osatzen dute. Batzorde hau otsailaren amaieran elkartzen da plazen esleipena egiteko. Nazioarteko Harremanetako koordinatzaileak  hautatutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratzen du martxoaren hasieran. Ikasleek 10 egun dituzte plazak onartzeko, uko egiteko edota unibertsitate-aldaketa bat eskatzeko.

Zeintzuk dira plazen esleipenerako kontuan hartzen diren  betebeharrak edo baldintzak?

Plazen esleipenerako baldintza hauek hartzen dira kontuan:

1. Ikaslearen espediente akademikoa.
2. Hizkuntzaren ezagutza (ingelera-frantsesa-alemaniera-italiera-portugesa).
3. Ikaslearen motibazio pertsonala eta heldutasuna.

Zein bataz besteko emaitza behar dut nire espediente akademikoan nazioarteko programa baten parte hartzeko?

BAM-en bai ikaslearen espediente akademikoaren gutxienezko bataz bestekoa zein hizkuntzako azterketaren  gutxienezko bataz bestekoa 6,5koa da. Salbuespenezko kasuak banaka aztertuko dira bete gabe gelditzen diren plaza kopuruaren arabera.

Hizkuntza frogetan zein hizkuntza-maila eskatzen da? Azterketa idatziak dira soilik?

Ez, hizkuntza ezberdinetako frogak idatziak eta ahozkoak dira, Deustuko Unibertsitatean egin behar dira eta B2+/C1 maila eskatzen da.

C1 mailako agiria badaukat edozein hizkuntzatan  hizkuntzako azterketa egin behar dut Deustuko Unibertsitatean?

Ez, ez duzu azterketarik egin behar Deustun. Agiria aurkeztu behar duzu zuzenean eskaera egiterakoan.

Erasmus egonaldi bat egin badut 3. mailan, eskatu dezaket beste Erasmus beka bat 4. mailan?

Bai, baina Practicum II-a burutzeko soilik.

Lortu dezaket Erasmus+ beka bat Suitzako unibertsitate baten ikasteko?

2013-2014 ikasturtetik Suitza Erasmus + programatik kanpo dago. Beraz, Suitzako Unibertsitate batean ikasteko aukeratuak diren ikasleek ezin izango dute OAPEE-k zein MECD-ek eskainitako diru-laguntzarik jaso. Halere, Eusko Jaurlaritza eta Kutxabank-eko bekak eskuratu ditzakete.

Zenbat beka eskatu ditzaket eta zenbateko diru-laguntza lortu dezaket Erasmus programan parte hartzeko hautatua banaiz?

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Erasmus + programan parte hartzeko aukeratuak izan diren ikasleek honako hauek jaso ditzakete:

OAPEE (Erasmus +) edo MECD (erasmus.es) erakundeek eskainitako diru-laguntza.

Aurrekoarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabank-ek eskainitakoak.

Non ordaindu behar dut nire ikasgaien matrikula? BAM-en ala atzerriko unibertsitatean?

Matrikula BAM-en ordaindu behar duzu, atzerriko unibertsitatean ez duzu inoiz matrikularik ez kuotarik ordaindu beharko.

Seihileko baten nazioarteko programa baten parte hartzen badut, luzatu dezaket nire egonaldia eta ikasturte osoa atzerriko unibertsitatean egin?

Horretarako, azaroaren bukaera baino lehen zure egonaldia luzatzeko eskaera formal bat helarazi beharko diozu  zure koordinatzaile akademikoari. Honek baimena ematen badizu eta  atzerriko unibertsitatea ere ados badago, zure egonaldia luzatzea posible da.

IGEI titulua eskuratzeko behar diren ikasgaiak egin ahal ditut?

Ez. IGEI titulua lortzeko ikasgaiak presentzialak dira, hori dela eta BAMeko Erlijioko Zientzietako irakasleek ez dute kanpoan dagoen ikaslerik tutorizatuko. Hala ere, atzerrian egon ondoren IGEI titulua beste erakunde batzuetan lortzeko informazioa eskainiko du BAMek.