Historia

BAMen sorrera 1948an sortu zen “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Eskolan dago. 1978an Unibertsitate Eskola bihurtu zen Bilboko Unibertsitatera (gaur egun UPV/EHU) atxikita.

Bilboko Elizbarrutia titularra dela Derioko Seminarioan kokatuta egon zen 1973tik 1993ra bitartean, eta horregatik “Derioko Eskola” moduan izan zen ezaguna. 1993-1994 ikasturtean Bilboko Barrainkua kalera etorri eta horixe da gaur eguneko kokapena.

2009-2010 ikasturtetik aurrera, gradu berriak ezarri direnetik, Deustuko Unibertsitatera dago atxikita.

BAMek bizirik eusten die berezko dituen bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei: batetik kristau izatea eta, bestetik, Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte demokratiko bereizten duten aniztasun zientifiko, politiko eta soziala bultzatuko duten irakasleak prestatzea.