BAM, Euskaraldiarekin bat

Ostiral honetan, azaroak 20, Euskaraldiaren bigarren edizioa hasiko da. Horren harira, BAMek dei egin die ikasle eta irakasleei modu aktiboan hartzera parte Euskaraldian, haien herrian izena eman eta txapa eramanez. Eta batez ere, aurtengo leloari jarraiki, ahalik eta gehienekin eta ahalik eta gehienetan erabil dezaten euskara, eskolan zein eskolatik kanpo.