Noticias

Alumnos de doble grado, Alumnos primaria, Antiguos alumnos, noticias-bam, Nuevos alumnos, Profesores

BAMek euskararekiko konpromisoa berretsi du

BAMek, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak, Euskararen Egunaren harira zenbait ekitaldi ospatu ditu, eta horrela, unibertsitateko hainbat ikaslek eta irakaslek euskararekiko duten konpromisoa erakutsi dute.

Egunean zehar eta “Euskararen alde bustitzeko prest?” lelopean, ikasleek bi horma-irudi sortu, koloreztatu eta euskara gizartean barrena sustatzeko mezuak helarazi dituzte.

BAMen egindako euskararen aldeko ekitaldi nagusia Musika Gelan gauzatu da. Bertan, Miren Agur Meabe irakasle eta idazleak euskarari buruzko hausnarketa egin eta zenbait olerki irakurri ditu 60 ikasleren aurrean. Gainera, euskarak euskal gizartean duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, baita berak idazle bezala euskararekiko duen konpromisoa berretsi ere: “Nahiago dut auzoko ipurtargia izatea kometa unibertsala baino”.