2030 Agendari buruzko erakusketa Bilbon

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

azaroa 30 | 8:00 am - abendua 20 | 5:00 pm

Ekitaldi nabigazioa

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Barrainkua kalea 2, Bilbo) Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa egongo da ikusgai, azaroaren 20tik abenduaren 20era.

Erakusketa horren bidez, 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen (GIH) berri emateaz gain, herritarrak gai horri buruz sentsibilizatzea ere lortu nahi da. Garapen iraunkorrerako helburuetako bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita dago, eta irudi horiek Euskadiko, estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek eginak dira.

Irudien hautaketa UNESCO Etxeak egin du, ilustrazio-lehiaketa batean oinarrituta. Lehiaketa horretan, 197 ilustrazio jaso ziren, 13 herrialdetako 170 egilerenak. Ilustrazioen hautaketan kontuan hartu da bai genero-ikuspegia, bai irudiak eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea, bai eta dibertsitatearen adierazgarri izatea ere.

Erakusketan kolaboratzaile dira Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza.

Informazio gehiago: Nekane Viota n.viota@unescoetxea.org

 

Xehetasunak

Hasiera:
azaroa 30 | 8:00 am
Amiera:
abendua 20 | 5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, , , , ,