Berriak

MINHO-KO  UNIBERTSITATEAREKIN  (PORTUGAL)  HARREMANAK  ESTUTZEN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

MINHO-KO UNIBERTSITATEAREKIN (PORTUGAL) HARREMANAK ESTUTZEN

Maiatzaren bigarren hamabostaldian BAMeko Leire Aperribai irakasleak Nazioarteko Mugikortasun Programan parte hartu du. Minho-ko Unibertsitatean (Braga, Portugal) egon da Hezkuntza Institutuko ikasleei adimen gaitasun handien inguruko eskolak ematen. Zehazki, gaiaren inguruko konferentzia eta tailerrak bideratu ditu. Honetaz gain, ikastetxe bat bisitatzeko eta bilerak egiteko aukera izan du nazioarteko errealitatearen ikuspegia zabalduz. Gainera, Minho-ko Unibertsitateak eta BAMek Erasmus+ hitzarmena sinatu berri dute, ikasleen eta irakasleen mugikortasuna eta elkartrukea ahalbidetzeko.