Berriak

MAKE  WORLD  PLATAFORMAREN  AURKEZPENA  BAM-EN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

MAKE WORLD PLATAFORMAREN AURKEZPENA BAM-EN

Joan den abenduaren 1ean, Mª Luz Guenagak (UDko Informatika Ingeniaritzako Fakultateko irakaslea) eta Dani Onekak (Bilboko Fatima ikastetxeko irakaslea) Make World plataforma aurkeztu zuten BAMen. Plataforma honen xedea programazio-hizkuntza eta gamifikazioa lantzea da, Lehen Hezkuntzan. Mª Luzek plataformari buruz jardun zuen (ezaugarriak, potentzialtasunak, erabilera…) eta Danik azaldu zuen nola erabiltzen duen berak bere ikasleekin, Lehen Hezkuntzan. Zenbait proposamenekin esperimentatu ahal izan genuen eta gogoeta egin genuen, eskaintzen duten potentzialtasun didaktikoen gainean.