Berriak

MAHAI  INGURUA  BAMen.  ELKARTASUNA  ESKOLAN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

MAHAI INGURUA BAMen. ELKARTASUNA ESKOLAN

Sociedad y Escuela ikasgaiaren barruan egin da, Vicente Huici irakasleak gidatuta, bertako ikasleak eta erakunde desberdinetako erakundeen parte-hartzearekin.
Mahai ingurua izan da BAMen, azaroaren 23an, elkartasun proiektuetan parte-hartzeak ikasle eta irakasleen artean eragin dituen esperientzien gaineko gogoeta bultzatuz, LHko 1. mailako ikasleen aurrean. Parte hartzaileen artean honako hauek izan dira: Oscar Jiménez, Bidesariko zuzendaria; Eider Zuñiga Ausartzen erakundeko boluntarioen koordinatzailea; Ander Goiriena ADSISeko Oinesku programako partaidea; eta Katalin Lopetegi eta Maialen Ugarriza BAMeko euskararen erabilera bultzatzen duen taldeko kide moduan. Vicente Huici irakasleak moderatu zuen mahaia, Sociedad y Escuela ikasgaiko eduki eta hausnarketak gogoratu eta haiekin loturak eginez.
Mahai inguruak interes handia sortu zuen ikasleen artean, eta euren prestakuntzan oinarrizkoak diren gaiak atera ziren saioen artean. Orokorrean, elkartasun proiektuek, mahai-inguruan esan den bezala, testuinguru egokia eskain dezakete eskolan arlo desberdinetako ikasketak egiteko, arlo akademiko desberdinetan zein jarreretan eraginez. Era berean, ikasleengan motibazioa eta ikasi beharra sortzeko ardatz bihur daitezke, behin eta berriro azpimarratzen den disziplinartekotasuna bultzatuz.
Azkenean, Peli Huici irakasleak irudi baten bidez azpimarratu zuen moduan, irakasle izateko prestatzen ari direnak “autobusak hartu” eta gizartera irtetea ezinbestekoa da, etorkizunean eskoletan izango dituzten errealitate desberdinak ezagutu eta euretara hurbiltzeko.