Berriak

HIZKUNTZEN  INGURUKO  LANKIDETZA  CAUCAN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

HIZKUNTZEN INGURUKO LANKIDETZA CAUCAN

Ane Ortega, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 10 egunez egon da Caucan (Colonbian), nasa herrikoekin lankidetzan. Izan ere, aurtengoa bosgarren urtea da bertako irakasleen formakuntzan egin duen lana, hizkuntzen irakaskuntza komunikatiboaren inguruan, kurrikuluaren diseinuan eta materialen sorkuntzan, besteak beste. Arkaitz Zarraga lankide duela, aurten, gainera, modulu baten parte hartu du “Helduen hizkuntzen irakaskuntza: metodologia eta kurrukulu garapena” izenekoan. Modulu hau honako Diplomatura barruan dago: “PKHAKHEҪX ÜUS DXI’JAN, KWE’SX YUWE’S KҪXHÄҪXHA’N PIIYN U’JXA’ / Estrategias de Revitalización Lingüística”. BAMek Garabiderekin (ikastaro hauek antolatzen dituen GKEa) lankidetza hitzarmena dauka.