Berriak

Irakasle-ikasketak  egiten  diharduenek  gaztelaniazko  eskolak  emoten  deutsez  gazte  etorkinei

bam-berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Irakasle-ikasketak egiten diharduenek gaztelaniazko eskolak emoten deutsez gazte etorkinei

Abenduak 18, Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutian hainbat ekimen garatzen dihardue etorkinakaz batera. Horreetako bat, gaur egun Derion kokatuta dagoan Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM). Migrazinoetarako sailetik lagundutako gazte etorkinen artean ikusi daben beharrizana kontuan hartuta, eskolako ikasleek eurek, ikastorduetatik kanpo pertsona horreei gaztelaniazko eskolak emoten hasi ziran. Belen Rodero pastoral arloko arduradunak nabarmentzendauanez, “horretarako ezinbestekoa izan da irakasleen laguntza eta konpromisoa”.

Astean egun bitan, hizkuntzaren ezagutzaren arabera talde bitan banatuta, gazte etorkinak eskolara joaten dira eta han ikasleek –esan beharra dago “boluntario lan hau egiten ari diranak neskak dirala”-, gaztelaniazko eskolak emoten deutsez. Santiago Larrañaga BAMeko zuendariaren esanetan, egitasmo hau aukera “bikaina” da, laster maisu eta andereño izango diranek “gizartea eta eskola buztartzen” ikasi daien.

Maddalen Muruaga ikasleak, esate baterako, bat egin dau ekimenagaz eta ilusino handiz bizi dau esperientzia. Bera Pirinio Atlantikoetako Urruñakoa da eta ez dau gaztelania erabat menderatzen, baina etorkinek baino hobeto dakiala-eta, eskolak emoten jarduten dau. Berak esan dauanez, “laguntzeko modua da eta pozik nago, egin daikedan gitxienekoa da-eta”.

Roberto Mielgo irakasleak euskarri pedagogikoa eta akonpainamendua eskaintzen deutse ikasleei beste batzukaz batera eta, autortu dauanez, batzuetan lan askogaz badabilz be eta ekimen honek beste gauza batzuei uko egin eta denpora kentzen badeutse be, “merezi dau”, irakasleentzako eredugarri izateaz gainera, emoteko eta jasoteko bidea dalako. Roberto berbererazko berba batzuk ikasten ari da. Egitasmoan boluntario lez diharduan Iratxe Lavado ikasleak, bere aldetik, “beste kultura batzuk ezagutzeko” aukera ederra dala nabarmendu dau.

Parte hartzen diharduen gazte etorkinak pozik dago, euren esanetan, “herrialde batean lan egin gura badozu, garrantzitsua dalako hizkuntza ezagutzea”. Gainera, zalantza barik, hemen egin gura dabe bizimodua, duintasunez biziz. Hainbat gazte kalean bizi izan da eta orain Caritasen laguntasuna dabe.

Iturria: Bizkeliza.org