Berriak

Hitzaldiak  GORATU-GORABIDE  taldeko  kideen  eskutik

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Hitzaldiak GORATU-GORABIDE taldeko kideen eskutik

(BAM Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak -UNIKIDE)
Azaroaren 5 eta 6an GORABIDEko GORATU programan parte hartzen duten bi pertsona, Enara eta Juantxu, gure Unibertsitate Eskolara etorri ziren, Amaia Jauregi irakasleak gonbidatuta, desgaitasun intelektuala ezagutaraztera emateko Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak ikasgaiaren baitan Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan.
“Goratu” Programak 2014an hasi zuen bere ibilbidea eta, ordutik ona, adimen funtzionamendu aniztasuna duten pertsonak hezi dira, horietako bik jarduera bakoitzean parte hartuz.
Diana Cabezas-en laguntzaz, beraien bizipenetatik, desgaitasun intelektuala duten pertsonen errealitatera erakutsi zuten: nolakoak diren , beraien ametsak, beldurrak, sentimenduak, esperientziak…, nola erlazionatzen diren eta nola parte hartzen duten gizartean, zer nolako laguntzak behar dituzten, eta abar.
BAMeko ikasleek aukera izan zuten konturatzeko guztiok modu desberdinean funtzionatzen dugun arren, oinarrian, ditugun ametsak, sentimenduak, beldurrak, ez direla desberdinak.