Berriak

Hitzaldiak  Fekoor-en  eskutik

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Hitzaldiak Fekoor-en eskutik

BAM Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak -UNIKIDE
Urriaren 23 eta 25ean, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetako Hezkuntza Premia Berezien Oinarrik Psikopedagogikoak ikasgaiko ikasleek, Fekoor-en Misioa, Ikuspegia eta Balioen inguruan eta bertan eskaintzen diren ekintza, zerbitzu eta programen inguruan hainbat hitzaldi izan zituzten Javi Cuevasen eskutik. Horrekin batera aukera izan zuten Marian Andrés ezagutzeko. Berak, eskolaraketa garaian izan zituen bizipenak partekatu zituen eta, gure eskoletan, aniztasun funtzionala duten ikasleen errealitateaz hausnarketa egitera gonbidatu zigun, normalizazioa, benetako integrazioa, irisgarritasuna eta elkarbizitza, guztion ardura dela gogoraraziz.
Fekoor-en Misioa, Ikuspegia eta Balioekin bat egiten dugu, eta, aniztasuna aberasgarria dela defendatzen dugun guztion ardura eta erantzukizuna dela aldarrikatzen dugu:
Honek guztiak, etorkizuneko irakasleak izango garenon erantzukizunaz eta gizarte anitz honetako aberasgarritasun pertsonalean hausnartzera bultzatu gaitu.