Berriak

Loiuko  “Zabaloetxe  Goikoa”  Ikastetxe  Berezian  bisitan

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Loiuko “Zabaloetxe Goikoa” Ikastetxe Berezian bisitan

(BAM Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak -UNIKIDE)
Azaroaren 23an, graduko 2. Mailan Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak ikasgaia egiten ari garen ikasle talde batek, Amaia Jauregi irakaslearekin batera, “Zabaloetxe Goikoa” Ikastetxe Berezia bisitatu genuen.
Fátima Sousak, ikastetxeko zuzendaria eta prestakuntza arduraduna denak, ASPACE zer den eta honen funtzionamendua nolako den azaldu zigun. Honekin batera, Garun Paralisiaren ezaugarriak aurkeztu zizkigun eta “Zabaloetxe Goikoa” bezalako ikastetxe berezi baten funtzionamendua (Ikasleen perfila, zerbitzuak, …) ere erakutsi zigun. Honekin batera, bertan, nolako antolamendua duten, egokitutako baliabideak, profesionalak, estimulazio gela, etab. ezagutzeko aukera ere izan genuen.