Berriak

Hitzaldiak  BAMen:  “ASPACE,  Garun  Paralisia  eta  bizitza  esperientzia    (BAM  Hezkuntza  Premia  Berezien  Oinarri  Psikopedagogikoak  -UNIKIDE)

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Hitzaldiak BAMen: “ASPACE, Garun Paralisia eta bizitza esperientzia (BAM Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak -UNIKIDE)

Azaroaren 7an, Fátima Sousa, Zabaloetxe Goikoa Ikastetxe Bereziko zuzendaria eta bertako prestakuntza arduraduna eta, Pedro Alonso, Aspace-Bizkaia-ko zuzendaritza batzordeko kidea, gurekin izan genituen BAMen. Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak ikasgaian graduko 2. mailako ikasleei hitzaldi didaktikoa eskaini ziguten.

Beraien aurkezpenean Aspace zer den eta honen funtzionamendua nolakoa den azaldu, garun paralisiaren ezaugarriak argitu, eta “Zabaloetxe Goikoa” bezalako ikastetxe berezi baten funtzionamendua aurkezteaz gain, bizi esperientziak ere erakutsi zizkiguten. Honek guztiak, etorkizuneko irakasleok eskola inklusiboaz eta elkarbizitzan oinarritutako gizartearen alde dugun erantzukizunaz hausnartzeko aukera eman zigun.