Berriak

HEZITZAILE  KRISTAUAREN  SEN  ETIKOA  JARDUNALDIA  BAMen

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

HEZITZAILE KRISTAUAREN SEN ETIKOA JARDUNALDIA BAMen

Garai historiko honetan, hezitzaileok aldi aldaketa garrantzitsua gertatzen ari den unean egin behar dugu gure lana; orain arte baliozkoak ziren heziketa ereduak erortzen ari dira.

Horregatik, gure ikastetxeen misioak, lehentasunek eta balioek aipatutako lau oinarriak aintzat hartuta irakasle kristauaren sen etikoaren koherentziaz jardutea eskatzen digute irakasleoi, gaur egun inoiz baino gehiago.

Begirada gogoetatsua, sakona, lasaia eta irekia izatea ezinbestekoa da gure lanbidea, fededun nortasuna eta sen etikoa elkarrekin uztartzeko eta konektatzeko, betiere, gutariko bakoitzaren izaera eta nortasuna abiapuntu hartuta. Zeregin zoragarri hau lehenbailehen egin beharrekoa dela uste dugu, atzeratu barik.

Honetan lagundu digu Emilio Martínez Navarro adituak. Emilio Martínez Filosofian doktorea da, fededuna, lanbideen etikaren arloan aditua, Murtziako Unibertsitateko katedraduna, eta ehun argitalpen baino gehiago ditu, liburuak eta artikulu zientifikoak.

Jardunaldia, 2019ko otsailaren 20an izan zen, asteazkenean, arratsaldeko 17:30ean, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolan (Barrainkua kalea 2, Bilbao).