Berriak

Haur  Hezkuntza  eta  Lehen  Hezkuntzako  VI  promozioaren  graduazioa  ekitaldia

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako VI promozioaren graduazioa ekitaldia

Irailaren 28an BAM-eko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduatuen seigarren promozioaren graduazio ekitaldia ospatu genuen Euskalduna Jauregian.

Guztira, 102 graduatu izan ziren oroigarrizko diploma jaso zutenak On Mario Iceta, Bilboko Gotzaina; Josu Solabarrieta jauna, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntzako fakultateko dekanoa, eta Lander Intxausti jauna, BAM-eko zuzendariaren eskutik.

300 lagun baino gehiago elkartu ginen ekitaldi honetan. Ikasleek, senideek, adiskideek, hezkuntza arloko autoritateek, BAM-eko irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek ospatu genuen etaparen amaiera.

Honekin batera ere, aukera izan genuen goraipatzeko ze nolako garrantzia duen irakaskuntzak gaur eguneko gizartean; Lander Intxausti zuzendariaren esanetan irakasleak dira gizartearen eraldatzaile nagusiak.

Justizia, zintzotasun, jakinmina, bokazioa, adiskidetasuna, … askotan entzun genituen terminoak dira. Zalantza barik, oso arratsalde hunkigarria izan zen hor egon ginen guztiontzat, non gogoratu ginen ze nolako garrantzia daukan irakaskuntzak, munduko lanbiderik onena, Lander Intxaustiren hitzetan.

ZORIONAK ETA ZORTE ON!