Berriak

Gure  gizarteko  historiaren  Irakaskuntza  eta  bakearen  eraikuntza  aztertzeko  Ikasketa  Komunitatea

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Gure gizarteko historiaren Irakaskuntza eta bakearen eraikuntza aztertzeko Ikasketa Komunitatea

Unibertsitate hedapen zerbitzu eta Pastoral arlotik, Irene Gantxegi irakaslearen proposamenez, ikasleei honako informazioa helarazi zaie ikasleei, parte-hartzera animatuz:

Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak eta Euskadiko Gazteariaren Kontseiluak (EGK) elkarlanean #HistoriaSortzen Ikasketa Komunitatea abian jarriko dute gure gizarteko historiaren Irakaskuntza eta bakearen eraikuntza aztertzeko. Hilabetean behin deituko dira lan-saioak, hiru ordu iraungo ditu bakoitzak eta 2020ko ekaina arte hauen bitartez Euskadin azken hamarkadetan bizitako indarkeriari buruz 18-30 urte bitarteko gazteok planteatzen dituzuen galderak bilduko dira.

Lehen saioa urriaren 23an izango da Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Albiste honetan jaso dugu informazio guztia. Eman izena bakea@egk.eus helbidean edo 688737097 zenbakian (WhatsApp).

Edozein zalantza izanez gero idatzi bakea@egk.eus helbidera edo deitu 943429767 / 688737097 (Leire) zenbakira.