Berriak

“Film  Sozialak”  Zinema  Ikusezinaren  Nazioarteko  Jaialdia

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

“Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Pastoral eta Unibertsitate Hedapeneko Zerbitzutik Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia ezagutzera eta bertan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu, urriaren 17tik 24ra.

Jaialdi honek, “aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko dituen zinea urtero erakusten du, zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak programatzen dira eta. Jaialdiak lau ardatz tematiko nagusi ditu oinarri: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kulturartekotasuna eta Genero Ekitatea”.

Informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu: https://docs.wixstatic.com/ugd/6ef4d7_39d788e50b224486ae41bff5896b8209.pdf