Berriak

Eusko  Jaurlaritzako  Laneratze  Beka  Programa  2019-2020:  Ikastetxe  eta  Graduatuentzako  aukera

bam-berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Eusko Jaurlaritzako Laneratze Beka Programa 2019-2020: Ikastetxe eta Graduatuentzako aukera

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak Trantsizioa hezkuntza arlotik lan mundura Beka Programaren edizio berri bat abiarazi du. Lehenengo seihilekoan programa honetako irakasleren izan nahi duten ikastetxeek lgaramendi@bam.edu.es helbidera idatzi behar dute ekainaren 15a baino lehen eta esan zein profil interesatuko litzaiekeen izatea: gradua, aipamena eta zereginak.

Zentro hartzaileek ez dute dirurik jarri behar, graduatua hartu baino ez urritik abendura bitartean, astean 30 orduz lan egin dezan. Izan ere, programaren baitan egongo lirateke jasota bai parte-hartzaileen soldata eta baita beraien gizarte segurantzaren kostuak ere.