Berriak

EUSKARALDIA

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

EUSKARALDIA

BAM “Euskaraldia-11 Egun Euskaraz” ekimenaren entitate-sustatzailea da eta Hizkuntza Planaren arduraduna den Ane Ortegak Euskaraldia bultzatzeko hainbat agerralditan parte hartu du, BAMen izenean: maiatzaren 29ean Bilboko agerraldian hitz batzuk esan zituen beste entitate animatzeko; maiatzaren 31ean ere Gasteizen egon zen Euskal Herriko mailan egin zen agerraldian.
Nazioarteko Euskararen Egunaren (abenduak 3) aurreko 11 egunetan Euskal Herri osoan euskaldunak aukera izango dugu “aho bizi” edo “belarri prest” izateko, horrela euskaraz ahalik eta gehien erabiltzeko prestutasuna erakutsiz. Ekimen honetan euskararen erabilera bultzatu nahi da, hizkuntza-ohiturak aldatuz. Ekimen oso potentea izango da, euskalgintzak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta. BAM ere apuntatu da, nola ez! Irailatik aurrera hasiko gara prestatzen, gurean ere potentea eta eraginkorra izan dadin!
“Euskaraldia – 11 egun euskaraz” ekimenaz gehiago jakiteko: www.euskaraldia.eus