Berriak

Euskalit-ek  eta  Kudeaketa  Aurreratua  Hezkuntzan  taldeak  antolatutako  jardunaldian  parte  hartu  du  BAMek  (2019ko  irailak  26)

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Euskalit-ek eta Kudeaketa Aurreratua Hezkuntzan taldeak antolatutako jardunaldian parte hartu du BAMek (2019ko irailak 26)

Jone Ozerinjauregi, BAMeko Ikasketen Antolakuntzarako Zuzendariordea Euskalit-ek eta Kudeaketa Aurreratua Hezkuntzan (KAH) taldeak antolatutako jardunaldian parte hartu du Zamudioko Parke Teknologikoan.

Bi gai jorratu dira bertan: Bigarren Hezkuntza bukatzen duen ikaslearen profila eta hezkuntzako unibertsitate ikasketak bukatzen dituen, ikaslearen irteera profila. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta BAMeko ordezkariak izan dira solaskide.

KAH taldea bertaratu da, hurrengo zentroez osatuta dagoena: Elizbarrutiko Ikastetxeak; Begoñazpi Ikastola; Colegio San Viator Ikastetxea; Ekintza Ikastola; Colegio Niño Jesús Ikastetxea; Colegio Urkide Ikastetxea; Lauaxeta Ikastola; Carmelitas Sagrado Corazón Ikastetxea; Centro Formativo Otxarkoaga; Axular Lizeoa; Colegio Vizcaya; Colegio Sagrado Corazón Corazonistas; San José Jesuitak Durango; Colegio San Pelayo; IC Bilbao Servicios Linguísticos; Pedagógica San Prudencio; Bera Cruz Ikastola; San Felix Ikastetxea; Colegio Urdaneta; San José Maristak ikastetxea.